Hil Arte Bizi
heriotzaren aurrean ere,
gure era
Doluan ez gaudenean heriotzari normaltasunez begiratu, gure esku dauden erabakiak argitu, eta gai hau hobeto bizi ahal dugula pentsatzen baduzu, zure lekua da hau.
Heriotzaren aurrean
eraiki den beldurra
deseraiki dezakegulako

-
>> Marijo - Herritarrentzako tailerrak
"Aukera paregabea da bizitza-heriotzaz hausnartzeko. Eta aldi berean “Aurretiazko Borondateen Dokumentua" osatu eta erregistrora bidaltzeko. Nerek eskaintzen duen denbora eta dinamika bikainak dira. Saioek bere erritmoa dute, ariketa ezberdinak, azalpenak, eta beti-beti saio amaieran “mokadutxoa” prestatzen du. Honek asko balio du tentsioak erlaxatzeko eta modu naturalean gaiari buruz hitz egiten jarraitzeko. Jarduera guztiak dute bere “zertarako”. Nire iritzirako, eskerrak eman eta edonor animatuko nuke holako tailerretara. Oso lagungarria da eta Nerek duen metodoa berezia eta eraginkorra."
-
>> Maite - Herritarrentzako tailerrak
Oso gustura egon naiz tailerretan, heriotzari buruzko eta heriotzaren osteko erabakiak hartzeko balio izan dit, kontu horiek idatziz argi uzteko beharra baineukan. Amaren heriotzaren ostean dolu-prozesuan nengoen tailerretan izena eman nuenean, eta zalantzak izan nituen izena eman ala ez. Erabaki ona izan zen, zalantzarik gabe, asko lagundu baitit dolu-prozesuan aurrera egiten. Tailerrek “aktibatu” egin naute, (...) emozionalki asko lagundu naute, on egin didate. Talde bikaina izan dut eta gidari ezin hobea. Eskerrik asko, Nere!
-
>> Inaxio - Herritarrentzako tailerrak
"Gizartean tabu den gaiaz hitz egiteko espazio seguru eta atsegina eskaintzen du. Kokatzeko azalpen orokorrak, lege egoera ezberdinen ezaugarriak eta landutako ildoak baliogarriak dira. Aurretiazko Borondateen Dokumentua egiteko (berritzeko) aukera edukitzea egokia da. Moldatzekotan dokumentuari eskainitako denbora murriztu eta doluari atal bat eskainiko nioke. Faltan bota dut."
-
>> Antxoni - Herritarrentzako tailerrak
"Me ha parecido sublime"
-
>> Irantzu - Herritarrentzako tailerrak
"Asko, asko gustatu zaizkit tailer hauek. Alboan ditudan ezagun, lagun eta ez lagun guztiei gomendatu dizkiet. Nerek kriston lana egin da dauka gaiari buruz eta klaseak oso motzak eta interesgarriak egiten ditu. Gizaki garenok guztiok landu beharko genukeen gaia da eta berriro errepikatuz. Nerek kriston abilidadea dauka gaia ondo eta errespetuz erakusteko.
Eskerrik asko Nere zure jakintasuna eta denbora gurekin partekatzearren." -
>> Belen - Herritarrentzako tailerrak
"Egia esan, izena eman nuenean, bizitzen ari nintzen egoera zail bat dela-eta egin nuen. Gertuko pertsona bat gaixotu, hil zorian zegoen eta tailerrak amaitu aurretik hil egin zen. Ikasketa itzela izan da bere hiltzeko era. Gogorra egin zait, gaia ez delako erraza baina ikaragarri gustura aritu naiz eta asko lagundu dit. Oso atsegina, nahiz eta gaia zaila izan. Jendearekin elkarbanatzeak, hitz egiteak, asko lagundu dit. Zinez gomendatzen ditut, gai honetaz hitz egin eta gogoeta egitea. Etxekoei laguntza ematea dela iruditzen zait, dena esanda uztea."
-
>> Jexux - Herritarrentzako tailerrak
"Bi hitzetan, gaia oso ondo landu duzula eta argi azaldu! Lagungarri egin zait hain zaila eta korapilotsua den gaia tratatzea eta benetan behar izan diren paperak betetzea oso erraza. Zortzi astetan buruari buelta asko eman dizkiot eta heriotza oraindik urrun ikusten badut ere, behar beharrezko tailerrak iruditu zaizkit. Gomendagarria guztiz eta nire inguruko denak, Hil Arte Bizi tailerretan parte hartzera animatuko ditut."
-
>> Koldo - Herritarrentzako tailerrak
"Ikuspuntu praktikotik begiratuta izan da (nahiz eta beste mota bateko iritziak ere emateko aske egon garen), horrek lortu du gai latz eta “beldurgarri” hau seriotasunez, lasaitasunez eta “normalidadez” jorratu ahal izatea.
Oso interesgarria iruditu zait, batetik tramite, legedia eta prozedurak ikasi ahal izan ditugulako; bestetik horrelako dokumentu batek familiaren zama arintzeko balio duelakoan nago: erabakiak hartu behar izanaren erantzukizuna arintzen die eta dolu osasuntsu bat egitea erraztuko die.
Nerek lagun giroa egotea ahalbidetzen du eta gai honek behar du giro hori egotea, didaktikoa, pedagogikoa, eta praktikoa. Denok egin beharko genukeen lana. Tailer oso konpletoak ikuspuntu guztietatik." -
>> Jose - Herritarrentzako tailerrak
Me ha parecido muy interesante, nunca me ha gustado hablar sobre este tema y aquí me he enterado de muchas cosas que no sabía y me parece que hay que saber para lo que nos pueda venir. Nere además sabe llegar muy bien a la gente, es fenomenal.
-
>> Urko - Herritarrentzako tailerrak
“Guztiori ondo etorriko lekizkiguken tailerrak dira. Bai norberari bai hurbilekoei buruko min batzuk ekiditeko tresna egokia deritzot”
-
>> K - Herritarrentzako tailerrak
“Iluna izan dena puntu argi ugaritan zabaldu da. Sufrimenduari erantzuteko baliabideak eskaini zaizkigu tailer hauetan eta norbera da baliabide horiek nola eta noiz erabili erabakitzen duena. Norbere bizitzaren eta heriotzaren protagonista”
-
>> Lurdes - Herritarrentzako tailerrak
“Oso tailer aberasgarriak. Ez genekizkien gauza askorekin enteratu gara. Heriotzari beldurra apur bat ere kentzeko aukera eduki dugu. Gure gerorako nahiak argi eta garbi ipini ditugu eta honek ere lasaitu egiten gaitu. Lan hau eginaz ondo be ondo pasatu dugu”
-
>> Abel - Herritarrentzako tailerrak
"Bizitzan egin beharrezkoa den gauza inportante bat egin ahal izan dut tailer hauei esker; modu atseginean, talde lanean, umorez baina serio. Neure baitan inoiz pentsatu ez ditudan gaiei buruz gogoeta pertsonalak egiteko balio izan dit. Taldean jende zoragarriarekin ideiak partekatzeko aukera eman dit tailerrek.
Heriotzarekin harreman sanoagoa daukat orain, eta pozik atera naiz ikastarotik. Eskerrik asko!"
-
>> Esti - Herritarrentzako tailerrak
"Gomendagarria. Batetik heriotzaren inguruan hausnartzeko, irakatsi diguten konnotazio negatiboa kendu eta bizitzan ezinbestean pasatu behar dugun faserako emozionalki prestatzeko. Bestetik, alderdi tekniko-praktikoei buruz jantzi eta dokumentu administratibo-legalak prestatzeko. Nere Erkiaga paregabea gai “delikatu” honetan gidari izateko.”
-
>> Maria Jose - Herritarrentzako tailerrak
“El tema de la muerte para mí era un poco serio. Ha sido muy interesante el curso y he aprendido mucho. Los talleres, nos han ayudado desde el primer momento de cada día. Primero trabajando la agilidad mental. La importancia del agua, la luz, las flores.... Y sobre todo el aprendizaje del Documento de Voluntades Anticipadas y nuestra grandeza en la capacidad de amar. Para mí, ha sido importante la persona que ha dado el curso. Hubiera seguido otras tantas charlas, no se me ha hecho largo. He estado muy a gusto. Agredecerte, Nere, cómo lo has llevado. Eskerrik asko!”
-
>> Mariasun - Herritarrentzako tailerrak
"Oso gustura egin ditut tailer hauek, heriotzaren ingurukoa izanda, bizitzaren hausnarketa ere bada, giro onean beti ere. Ariketak biziak izan dira, baten bat oso potentea, eta bi ordu [t’erdi]ak primeran antolatuak, asperdura sentitu barik. Irakasle mundiala."
-
>> Joxe Luis - Herritarrentzako tailerrak
"Adina daukat honetaz pentsatzeko eta erabaki garrantzitsu batzuk hartzeko. Eta tailer hauek aukera ezinbestekoa eman didate hau betetzeko. Pilo bat lagundu dit Hil Arte Bizirik. Eskerrak ematen diziot Nereri eta nire tailerkideei.
Gainera, barre pilo bat egin det."
-
>> Kontxi - Herritarrentzako tailerrak
“Interesgarria benetan. Ez gaude “hildakoei” buruz hitz egiten eta lagundu dit naturaltasunez hartzea. Taldean egin dugu lana, eta ondo etorri da besteekin ideiak konpartitzea. Ikastaroa amaitu ondoren argiago daukat nire azkeneko egunak eta hiltzeko momentua heltzen denean nola izan (posible bada) nahi dudan.”
-
>> Bakarne - Herritarrentzako tailerrak
“Nahiz eta lehenengotan ez egon oso ziur tailerrak egiteaz edo ez, heriotza ez da gai erraza-eta, oso aberatsa iruditu zait. Heriotzari buruz normaltasunez hitz egiteak, norbere burua lasaitzen du. Honi gehituta, talde eta pertsona zoragarriak aurkitu izana, zer gehiago ahal da eskatu? Eta zer esanik ez Nere Erkiaga irakasleak emandako azalpenak, jolasen bitartez ikasitakoa, eta jasotako erraztasun guztiak 8 aste honetan, itzela izan da. 10 bat ematen diot. Eskerrik asko bene-benetan. Izugarrizko ikasketa aberatsa izan da.”
-
>> Ainhoa - Herritarrentzako tailerrak
"Hil Arte Bizi beharrezko tailerrak dira. Heriotza bera tabua den arren modu natural eta ludiko baten lantzen da, askotan ez dirudi heriotzaren inguruan hitz egiten dugunik.
Azaltzeko modua argia eta oso gertukoa. Taldearen kohesioa lortzeko ere beharrezko ekintzak burutzen dira"
-
>> Amaia - Herritarrentzako tailerrak
“Oso tailer interesgarriak izan dira, benetan gomendagarriak! Landutako gaiak ez dira hain erraz beste inon topatzen, eta denok dugu horri buruz hitz egiteko eta ikasteko beharra. Bizitzaren etapa hori ere zaindu egin behar dugu-eta! Dinamizatzaileak oso ondo eraman ditu saio guztiak, motzak egin zaizkit niri, gustura nengoela seinale. Gainera nahi duenentzat, Aurretiazko Borondateen Dokumentua listo uzteko aukera! Mila esker hau aurrera eramateagatik!”
-
>> Tomas - Herritarrentzako tailerrak
"Ba esango nuke derrigortuta gaudela honelako tailerretara etortzera ze gauza asko ikasi ditut eta gauza askorekin konturatu naiz. Burura sekula ez zitzaizkidan etorriko gai hauek eta ondo etorri zait nire familiarenganako gauzak argi eta garbi uzteko egunen baterako. Ez dakigu noiz izango den egun hori baina gauzak landuta eta argituta edukiz gero beste moduko lasaitasun bat ematen du norberarentzako, eta baita besteentzako ere."
-
>> Mari Carmen - Herritarrentzako tailerrak
“Tailerrak oso atseginak, umoretsuak. Eta gertutasuna sentitu dut. Gustura egon naiz, zer pentsatu asko eman arren gaiak. Ohitura falta seguraski. Tailer hauek beharrezkoak direla uste dut.”
-
>> Maider - Herritarrentzako tailerrak
"Eroso, lasaitasunez eta umore ukituarekin heriotzari buruz eta honen inguruko gauza praktiko askori buruz hitz egin eta lan egiteko aukera ematen duten tailerrak dira.
Tailer hauen bidez norberaren bizitza/heriotzari buruz, modu kontzientean erabakiak hartzen laguntzen dute eta bide ofizialetan, horrek, nola egin behar diren jakiteko ezagutzak lantzen dira."
-
>> Cristina - Herritarrentzako tailerrak
"Estupendos. Muy instructivos, informativos, integradores, lúdicos... Todo buenos adjetivos. Totalmente recomendables.
La persona que los imparte es fantástica. Es goxua y transmite una paz que te envuelve para seguir el curso."

ALBISTEAK
Heriotza naturalari buruz, Oihane Arriaranekin
Heriotza prozesu naturalaren seinaleei buruz aritu gara Oihane Arriaran Iraetarekin....
Irakurri gehiagoHil Arte Bizi Topaketak
Hil Arte Bizi Topaketak antolatu ditugu Lekeition, udalaren bitartez. Herri...
Irakurri gehiagoSare sozialak eta albisteak zabaltzeko kanalak sortu ditugu
Azken urteotan sare sozialik garatu gabe ibili gara, Hil Arte...
Irakurri gehiagoHil Argi Elkarteak antolatutako heriotzaz bertso-saioa
Hil Argi Elkarteak “Heriotzaz, beldurretik maitasunera” bertso-saioa antolatu eta heriotzaren...
Irakurri gehiagoGau Beltza, komunitate mailan heriotza lantzeko aukera
Taupa Mugimenduak gonbidatuta, Gau Beltzaren jaiaren inguruan heriotza modu naturalean...
Irakurri gehiagoHil Arte Bizi laugarren ikasturteari ekingo diogu
Ba oraindik bizirik jarraitzen dugu;). Aurtengo tailerren ikasturteari Itsaso eta...
Irakurri gehiagoZERBITZUAK
HERRITARRENTZAKO
TAILERRAK
Norbere herrian antolatutako 8 edo 4 tailerretako ibilbidean heriotzaren inguruko gaiak ezagutu eta norbere esku dauden erabakiak argituko ditugu.
IKASTETXETARAKO SAIOAK
Ikastetxeko antolaketa-taldeentzat, irakasle zein gurasoentzat, ikastetxean heriotzaren pedagogia txertatzen laguntzeko saioak.
HERRIAN ZER HOBETU
ZAHARREN EGOITZETARAKO
SAIOAK
Zaharren egoitzako zuzendaritzakide eta langileentzat bideratutako saioak, egoitzan heriotzak sortzen dituen egoerak aztertu eta etorkizunera begira zer hobetu daitekeen argitzeko.
BANAKAKO
SAIOAK
HERRITARRENTZAKO
HITZALDIAK
Tailerretan modu praktikoan lantzen diren gaiak azaltzen dira hitzaldien bidez, herritarrek gai honi buruz informazio orokorra izan dezaten.
ZURETZAT AL DA HIL ARTE BIZI EGITASMOA?
Norbanako bezala:
• Zure heriotzaren aurrean beldur gabe jarri eta erabakiak argitu eta hartu nahi badituzu.
• Taldean (tailerren bidez) edo bakarka (norbanakoentzat saioen bidez) heriotzarekiko dituzun eskubideak ezagutu eta ikasi nahi baduzu.
Udal, eskola, zahar-etxe,.. komunitate bezala:
• Heriotzaren inguruko kultura negatiboa eta tabua deseraiki ahal direla pentsatuz gero.
• Heriotzaren aurrean komunitateko kideek gogoeta egin eta beldurrak deseraikitzen lagundu nahi izanez gero.
• Herri, komunitate bezala, heriotzaren inguruko erantzukizunei hobeto erantzun nahi izanez gero.
• Parte hartze dinamiken bidez ezagutza berria eraiki eta modu esperientzia eraikitzailea probatu nahi izanez gero.
• Orain arte heriotzari buruz dakiguna nahikoa dela eta gehiagorik ez dugula jakin behar pentsatuz gero.
• Heriotzaren inguruan hitz egiteak beldurrak areagotu eta arazoak ekarriko dituela sinetsiz gero.
• Doluan bazaude. Prozesu indartsu baten barruan zaude eta beste mota bateko tailerrak komenigarriagoak dira.
• Komunitateko kideren bat doluan egonez gero, kontutan hartu behar da prozesua diseinatzean.