BANAKAKO SAIOAK

Taldeko tailerrak egitea baino bakarka lantzea nahiago duen edozeinentzat prestatutako saioak dira. Heriotzaren inguruko eskubide eta erabakitzeko ahalmenen berri eskaintzeko eta norberak hartu ditzaken erabakiak eta eman beharreko pausuak argitzen laguntzen dute.

Agur On karpeta osatuko dugu, gure testamentua, kontu praktikoak, agurra, bizitza digitala, bizi-legatua, osasungintzari buruzko eskubideak, aurretiazko borondateen dokumentuari buruzkoak landuta.
– Heriotzari buruz gogoetatzea.
– Heriotzaren inguruan ditugun eskubideen berri jasotzea.
– Eta norbere bakantasuna errespetatuz hartu nahi -eta behar- ditugun erabakiak argitzea.
Helburu hauek buruan badituzu eta taldean baino bakarka lantzea nahiago baduzu, zuretzako moduko saioak dira.
Hil Arte Bizi saioak ez dira egokiak doluan dauden pertsonentzako. Doluan gaudenean beste prozesu bat bideratzen ari gara eta beste mota bateko lanketa egitea komeniko litzaiguke.