Berriatuko Goikolau Elkartea, herri ondare ikusezina bistaratzen

Berriatuko Goikolau Elkarteak dokumentazio aholkularitza eskatu du. Urteetan egindako lanari esker informazio eta dokumentazio ugari bildu da, eta guzti hori antolatu eta gizarteratzeko modua diseinatzea ezinbestekotzat jo dute.

Herri ondarea ulertzeko era oso zabala eta osotasun handikoa du Goikolau Elkarteak, eta horrek lan-estrategia oso zabala sortu du. Egin den lana eta etorkizunean egingo den lana jaso, datu-base batean egituratu eta hedatu ahal izateko, kide guztiek adostutako lanerako mapa bat sortzea izango da lehenengo lana.

Irailetik abendura bitarteko lana izango da.