Azken bi urte eta erdian Goikolau Kultur Elkartearekin egindako dokumentazio aholkularitza lanak egin dira, elkarteak jasotako guztia eta etorkizun ikuspegia aztertuta, eta parte hartze dinamikak ere erabilita, egitura dokumentala diseinatu eta haren gainean gauzatu da datu-base eta webgunearen mapa. Mapa hori errealitate egin du Codesyntax enpresaren jakintza teknologikoak.
Ondarea, dokumentazioa eta teknologia, hiru jakintzak elkartuta, Laratza datu-basea garatu da. Eta Laratza datu-basearen bidez eraiki da Berriatuko Herri Ondarea. Lan eder baten emaitza!