Itxasne Goitiz: “Amaren ondoan etzan nintzen eta lasai joateko esan nion. Eskua estutu zidan”


Hil direnen ondoan esperientzia onak izan dituztenengandik asko ikasten dugu, eta heriotzaren aurrean ere hobeto kokatu gaitezkeela beraiekin ziurtatu dezakegu.

Itxasne Goitiz Aboitizekin elkartu gara, eta beraien ama Mari Kruz Aboitiz Sesma omendu dugu. Mari Kruz lekeitiarra zen eta 2025eko udan hil zen, 97 urterekin. Itxasnerentzat lehenago heriotza tabua zen, baina gaiaren inguruan ikasiaz eta hitz eginez, bere kokapena aldatu eta amaren heriotzaren aurrean hobeto egon ahal izan zen.

—-
Hil Arte Bizi Elkarrizketak plataforma hauetan entzun ditzakezu:
Ivoox, Apple Podcasts, Podbean, eta Youtube Studion.

Elkarrizketa berria argitaratzen denean whatsapp edo telegramen jasotzeko, eman izena Hil Arte Bizi kanaletan:
Whatsapp kanala
Telegram kanala

Hil Arte Bizi Topaketak arrakastatsuak izan dira

Lekeitioko Udalak antolatuta, Hil Arte Bizi Topaketen sei saio egin ditugu heriotzaren inguruko gai ezberdinak hartuta, eta herritarrak gonbidatu bezala parte hartuta. Parte hartu duten herritarrek eskuzabaltasun handiz eskaini dituzte beraien esperientziak, besteentzat baliagarriak izateko asmoz. Harrera beroa izan dute eta Azkue Aretoa inoiz bete-bete ere egin da.

Herri kulturan heriotzaren jakintza txertatzea izan dute helburu topaketok, eta bidea egiten pausu handia eman da.

Eskerrik asko, hau dena posible egin duzuen guztioi!

Hil Arte Bizi Topaketak

Hil Arte Bizi topaketak

Hil Arte Bizi Topaketak antolatu ditugu Lekeition, udalaren bitartez.

Herri kulturan heriotzaren inguruko jakitura txertatzea da topaketa hauen helburua, herritarren parte hartzearen bidez gai ezberdinen inguruko gogoetak plazaratzeko.

Denentzat irekita dauden saioak dira, baina ez dira egokiak doluan dauden pertsonentzat.

Heriotzaz naturaltasunez hitz egin eta elkarrekin ikasi dezakegulako.

Antolatzailea: Lekeitioko Udala

Sare sozialak eta albisteak zabaltzeko kanalak sortu ditugu

Hil Arte Bizi sare sozialak

Azken urteotan sare sozialik garatu gabe ibili gara, Hil Arte Bizi tailerretan intimitatea zaindu behar dela ikusita.

Baina aurtengo abenduan, etorri nahi den guztiarentzat zabalik dauden Hil Arte Bizi Topaketak abiatuta, eta laster batean, Hil Arte Bizi Elkarrizketak abiatuko ditugula ikusita, Instagram eta Facebook kontuak ireki ditugu. Eta behin hasita, sareetan ibili gabe albisteak zuenean jasotzeko Whatsapp eta Telegram kanalak ere ireki ditugu.

Hemen aurkituko gaituzue sareetan:

Instagram  (@hilartebizi_nererkiaga)

Facebook

Eta sare sozialetan sartu barik ibili nahi duzuenontzat, hemen izena emateko kanalak:

Whatsapp kanala

Telegram kanala

Klik egin eta “izena eman” botoiari eman (beste hizkuntzetan izan ahal duzu)

 

Hil Argi Elkarteak antolatutako heriotzaz bertso-saioa

Hil Argi Elkartearen Heriotzaz bertso-saioa

Hil Argi Elkarteak “Heriotzaz, beldurretik maitasunera” bertso-saioa antolatu eta heriotzaren inguruko gaiak aurkezten ibili gara.
Gai ugariren inguruan kantatu dute eta giro ikusgarria sortu da. Publikoa zutik jarri da txalokatzeko.

Bertso-saioa hemen entzun dezakezue: https://hilargi.eus/irratian/bertso-saioak/heriotzaz-beldurretik-maitasunera/

Saio bikaina izan zen. Oholtzako kide, entzule eta antolatzaile bikainak!!

Antolatzailea: Hil Argi Elkartea
Laguntzaileak: Zabaleta Auzolanean, Borobilean Elkartea, Heriotza Bizitzatik eta Earra Bertso-eskola (Lasarte-Oria)

Gau Beltza, komunitate mailan heriotza lantzeko aukera

Gau Beltza, heriotza komunitate mailan lantzeko aukera

Taupa Mugimenduak gonbidatuta, Gau Beltzaren jaiaren inguruan heriotza modu naturalean bizi ahal izateko komunitate mailan garatu daitezkeen baliabideei buruz hitz egin dugu.

Heriotzaren inguruan mendeetan eraiki den, eta egungo ikus-entzunezkoen kulturak ere gehiago eraiki eta sakontzen duen beldurra deseraikitzeko baliabideak baditugu herri, auzo eta ikastetxe mailan.

 

Komunitatea eta heriotzari buruz, Biba Zuek telebista saioan

Biba Zuek telebista saioa heriotza eta komunitatea

Komunitateak heriotzaren aurrean dituen erantzukizun edo aukerei buruz jardun dugu ETBko Biba Zuek telebista saioan. Hemen ikusgai.

Oiartzungo tanatorio publikoari buruz Joana Mendiburu alkateak emandako azalpenak eta lekuen inguruan egindako gogoetak, programa osoan 32 minututik aurrera.

Komunitateak indar itzela du heriotzaren aurrean, eta herritarrek heriotza hobeto bizi dezaten alor ugaritan asko lagundu dezake. Telebista saio honetan azaldutako ideia batzuk hauek izan ziren:

 

HERRI MAILAN, sei lerrotan banatu ditzakegu heriotzaren aurrean kokatu eta udal mailan herritarrei arreta egokiagoa eskaintzeko lanak:

1) Agurrak: Agurrak egiteko baliabide fisiko eta teknikoak (aretoa edo aterpedun gunea, aulkiak, megafonia, berogailua…) eta agurra bideratzeko laguntza (bideratzailea).
2) Hilerria: Publikoak dira eta udalek eskumena dute. Berdintasuna bermatu beharko lukete, denentzako leku egokiak izan daitezen, eta berdintasun hori zainduaz batera, ideologia eta sinismen ezberdinentzako aniztasuna ere eskaintzeko oreka bermatu.
3) Hileta zerbitzuen inguruan: Enpresa pribatuen esku daude, eta azken urteotan inbertsio funtsen esku dauden enpresa erraldoiak hedatzen ari dira. Konpetentzia leiala eta herritarrei zerbitzu gardena eskaintzen zaiela ziurtatu beharko zen, horretarako arauak garatuz; enpresa txikien zerbitzuak ere bermatzeko errauste-labe publikoak eraiki herri edo mankomunitate mailan; kokagune duinetan dauden tanatorio publikoak eskaini (erabilera librekoak edo enpresei denbora baterako esleituta); eta abar.
4) Zaintza: Herrian zaintza aringarriak eta/edo eutanasia eskubideak bermatuta dauden ziurtatu; dolu gogorrak gertatu direnean laguntza psikologikoa antolatu; bakarrik inor ez dadin hil zaindu; jaioberrien jaia egitean hil diren haurrak kontutan izan; ….
5) Zahar-etxea(k): Herrian dagoen edo dauden zahar-etxeetan heriotzaren zaintza egokia eskaintzen den ziurtatzea eta horretarako baliabideak bilatzea edo eskaintzea.
6) Ikastetxea(k): Herrian dauden ikastetxeetan heriotzaren pedagogia txertatzeko laguntza eskaintzea.

IKASTETXEETAN adibidez, curriculumean Heriotzaren pedagogia txertatzea proposatzen da aspaldidanik, haur eta gazteek heriotzaren aurrean egoki kokatzeko dituzten berezko baliabideak aktibatzen laguntzeko, baina oso gutxi hedatu da hezkuntza munduan. Lerro bitan lan egiten du:

a) Doluaren zaintza edo doluaren pedagogia: hezkuntza komunitatean heriotza gogor bat ematen denean (haurra, gurasoa, irakaslea…), egoerari egoki aurre egiteko bide-orri bat adostuta izatea ikastetxeko eragileen artean, bakoitzaren ardurak banatu, talde bezala zaindu, eta indar horretatik haurra eta familia babestu ahal izateko.
b) Aurre lana edo pedagogia prebentiboa (pedagogia bera): heriotzarik gertatu ez denean, gelan norbaitek heriotzaren gaia ekarri duenean (aipamen bat, intsektu edo txori bat, albistea,..), gaia ekidin gabe hitz egiteko giro eskaintzea eta haurrek edo gazteek, beraiek nahi duten punturaino hitz egin eta kezkak partekatzeko giro segurua eta konfiantzazkoa sortzea.

Amor, duelo y lo invisible

Amor, duelo y lo invisible. Cines SADE.

El pasado 19 de junio participé en un coloquio titulado “Amor, duelo y lo invisible” junto con Mikel Lizarralde e Iñaki Peña, con Aloña Velasco como moderadora. Un evento organizado por los Cines SADE en Donostia, dentro del programa que celebra su centenario. La película Ghost fue la escusa perfecta para hablar sobre estos temas.

El título propuesto fue muy interesante, y ofrece muchas opciones para hablar temas relacionados con la muerte. Estas son algunas de las opiniones que compartí en el coloquio:

Creo que Amor y Duelo forman la misma realidad:
El duelo lo debemos pasar como coste de nuestra capacidad de amar… y que no todas las personas la poseen. Es durísimo que se muera un ser querido, y el duelo es el proceso de sentir esa pérdida y rehacer nuestra vida sin esa persona que hemos querido tanto. No es una enfermedad, y todas las personas – a no ser que la muerte sea traumática o tengamos alguna herida que necesite curación – tenemos los recursos necesarios para realizar el camino del duelo. Y si el camino es demasiado duro, los métodos de acompañamiento en el duelo han avanzado tanto que hoy en día la ayuda que recibiremos de los profesionales va a ser muy eficaz.

Lo Invisible, es un tema muy muy amplio, pero resumo mi opinión en tres ideas generales:
– El discutir sobre si lo invisible existe o no, es a mi parecer una discusión totalmente inútil. No creer en lo invisible, puede ayudar muchísimo a vivir bien la muerte; y creer en lo invisible, también puede ayudar muchísimo. Y también lo contrario.
– El tema de lo invisible debería de ser un tema íntimo y privado, y deberíamos de tratarlo con sumo respeto en este ámbito, cuidando cada persona con sus vivencias y/o creencias. Pero lo invisible no debería tener ninguna influencia en la organización comunitaria o social, porque en cuanto la tiene, comienza la denegación de derechos y libertades. Algo que ha ocurrido incesantemente durante toda la historia.
– Existen muchísimos aspectos sobre la muerte en los que coincidimos y que podríamos compartirlos, sin que tengamos que dividirnos entre los que “vivimos lo visible” y los que “vivimos lo invisible”. Deberíamos de desarrollar esta “cultura de la coincidencia”.

[Foto: Cines SADE)

Gasteizko liburutegietan, Hil Arte Bizi

Gasteizko Liburutegietan, Hil Arte Bizi

Aldabe Gizarte Etxean izan gara, Hil Arte Bizi egitasmoak heriotzaren aurrean kokatu ahal izateko pertsonok berezko baliabideak ditugula sinesten dugula azaltzen. Hitzaldi honetan heriotzaren inguruan eraikitako beldurrari buruz hitz egin dugu, eta herritarrok heriotzaren inguruko arlo ezberdinetan ditugun eskubide eta erabakitzeko eremuak aipatu ditugu.