Umorea ere bai, Hil Arte Bizi tailerretan

Umorea Hil Arte Bizi tailerretan

Ezagutza eta emozioak. Eta emozio guztien tartean, umore asko ere bai. Askorentzat harrigarria izan daitekeen arren, Hil Arte Bizi tailerretan umorea izaten da beti, batzuetan era batekoa eta beste batzuetan beste era batekoa, baina beti. Adibide moduan, Lekeitioko taldeak egindako opari hauek.
Barre galantak bota ditugu!

Hil Arte Bizi tailerretan zehar heriotzaren inguruko gai asko lantzen dugu, alde praktikotik, eta ezin bestean emozio asko agertzen dira. Emozio guztiei lekua egin eta giro lasaia eta segurua sortzea da tailerren helburua. Eta noski, partaide bakoitzari kontu praktiko guztiak bideratzeko indarra eta erabakimena ematea. Bakoitzak bere Agur On karpeta osatzeko.

Orain arte tailerretan parte hartu duzuenongandik jasotako esker onak bide honetan jarraitzeko indarra ematen dit. Tailerrotan parte hartu duzuen guztioi bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuet!

En Radio Euskadi, sobre la reflexión participativa de Antzuola

Iñaki Espiga y Loreto Larunbe nos han entrevistado sobre el proceso participativo que hemos realizado durante más de un año en Antzuola para reflexionar e imaginar el cementerio del futuro. Hemos participado en ella Pilar Etxaniz, Igor Ahedo y Nere Erkiaga. Puedes escucharla AQUÍ.

Etorkizuneko hilerria marraztu dugu: Txostena

Irakurri txostena hemen.

Antzuolako herritarrek urte t’erdiko lanaren ondoren, etorkizuneko hilerria nolakoa nahi duten irudikatu dute. Olaranen aurkeztu dugu txostena, eta egindako lana ospatzeko aukera izan dugu. Ideia oso interesgarriak bildu dira, benetan ere.

Paperean irakurri nahi duenak, Antzuolako Udal Liburutegian eskuragarri du.

Hil Arte Bizik tailerren hirugarren ikasturtea!

Lazkaon, Ezkion eta Legazpin eskainiko ditugu Hil Arte Bizi tailerrak udazken honetan.

Heriotzaren aurrean ahalduntzeko tailerrak egitea, eta jarraitzea, posible izango ote zen ikusteko zegoen egitasmo hau abiatzerakoan. Heriotza hitza erabili beharrak berak “promoziorako” erraztasunik ematen ez duenean!. Zenbatetan, gai potolo honekin lagundu nahian, gomendatu dutenak heriotza hitza ordez “bizitzaren amaiera”, “gure bizitzarako erabaki funtsezkoak” esaldiak eta antzekoak erabiltzeko, jendea errazago erakartzeko.

Baina Hil Arte Bizi tailerretako parte hartzaileengandik jasotako erantzun onari esker, eta gai zail hau beraien herrietara eramateko apustua egiten duten udalei esker Hil Arte Bizi tailerrak aurrera doaz.

Eskerrik asko, heriotzaren aurrean jakintsuago kokatu ahal garela sinetsi duzuen guztioi!

Heriotzaren aurrean ere, gure era asmatu dezakegulako.

Magala irratsaioan, Ekhiñe Zapiainekin

Luze jardun dugu heriotzaz. Ekhiñek asko daki gai honi buruz, eta sentsibilitate bereziz bideratu du elkarrizketa. Bost gairi heldu diogu:
– Heriotzari beldurra
– Beldurraren eraginak, herritarrengan eta komunitateengan
– Herritar moduan ezagutu beharreko kontu praktikoak
– Osasungintzan ditugun eskubideak: pazientearen autonomia, zaintza aringarriak, eutanasia,…
– Gure legatua

HEMEN entzun daiteke.

 

Etorkizuneko hilerria irudikatzeko gogoeta bukatu dugu

Antzuolan 2023ko udaberritik gabiltza etorkizuneko hilerriaren inguruan gogoeta parte hartzailea egiten, eta hainbat elkarrizketa, bilera eta tailer egin ondoren, udaberrian bukatu dugu prozesua. Adin ezberdinetako herritarrek parte hartu dute, eta ederra izan da beraien jarrera, hasi txikienetatik, 3 urteko herritarrak, helduenetaraino. Beraiek izan dira prozesu honetako benetako egileak!

Jasotako ideia guztiak txosten batean bildu eta hurrengo irailerako aurkezpen publikoan berriro bilduko gara.