Antzuolan etorkizuneko hilerriari buruzko gogoeta parte hartzailea abiatu da

Antzuolan Etorkizuneko hilerria marrazten

Etorkizuneko hilerriari buruzko gogoeta parte hartzailea abiatu du Hil Arte Bizi egitasmoak, Antzuolako Udalaren, Antzuola Herri Eskolaren eta Euskal Herriko Unibertsitateko Parte Hartuz Ikerketa Taldearen laguntzarekin. Heriotzaren tabuak herritar bezala kamustu egiten gaitu eta ariketa kolektibo honen bidez herriko bizitza osotasunez begiratu eta herritar bezala heriotzaren aurrean ahalduntzea lortu nahi da. Udaberrian Antzuola Herri Eskolak … Read more

Etorkizuneko hilerriaren inguruko gogoeta parte hartzailea Antzuolan

herrian-zer-hobetu-hil-arte-bizi

Hil Arte Bizi egitasmoak komunitate mailan heriotzaren inguruko gaiak hobeto bizi izateko helburuarekin prozesu parte hartzaileak proposatzen ditu. Antzuolako Herri Eskolak heriotzaren gaia aspalditik lantzen du, bai doluaren pedagogia eta baita heriotzaren pedagogia ere, egunerokotasunak sortzen dituen egoerak baliatuaz, ikasleek bizitzari eta heriotzari buruz gogoetatzea ahalbidetzen dute, bakoitzaren adinaren ezaugarrietara egokituz. Pedagogia mota hau eskolan … Read more

Herri ondareari buruzko gogoeta

dokumentazioa

Goikolau Kultur Elkarteak urte luzez herri ondarearen inguruan bildutako informazioa eta dokumentazioa antolatu eta gizarteratzeko sistema diseinatzeko, elkarteko kideekin parte hartze prozesu txiki bat egin dugu. Orain arte jasotako ondarea egituratuko duen eskema proposatu da, lanerako mapa bezala erabiliko duguna, eta bertan orain arte egin diren eta etorkizunean egin nahi diren egitasmoak kokatzeko ariketak egin … Read more