Heriotzaren pedagogia lantzeko tailer parte-hartzaileak

Udarregi Ikastolan heriotzaren pedagogiaz jardun dugu irakasle eta gurasoekin. Tailer parte hartzaileak egin ditugu, heriotzaren pedagogiaren oinarriak emanda, heriotzaz denok dakiguna partekatu eta elkarrekin ikasteko modurik onena dela sinetsita gaudelako. Lau tailerretan irakasleekin jardun dugu; eta bosgarren tailer batean irakasle eta gurasoak elkarrekin maite ditugun hildakoak gogoratzeko eta omentzeko zer egin dezakegun gogoetatu dugu.

Talde ederrak osatu dira, eta bakoitzaren esperientzia eta ezagutzak partekatuta, denok aberastu gara. Heriotzari begiratzeko modua beldurretik maitasunera aldatuta, dena eraldatzen baita.

Estatubatuarrek “Yes we can” esaten zuten bezala, gurean “posible da” esan dezakegula bizi izan dugu;)

Jasotako iritzi batzuk:

  • “Izugarri gustatu zait ikastaroa eta bertako dinamika. Taldearen indarguneak potentziatu dituzu eta denbora juxtua izan arren, teoria eta praktika oso ondo uztartuta. Ziurtasuna hartu dugu. Maitasuna dela heriotza dagoenean giltza!!!”
  • “Orain arte heriotza zerbait iluna, beltza… bezala ikusten nuen. Saio hauek balio izan didate beste modu batetara ikusteko edo bizitzeko aukera. Bestetik berriz, GAITASUNA hitzarekin gelditzen naiz. Protokolo bat aurrera eramateko segurtasun gehiago.”
  • “Jasotako baliabideak oso erabilgarriak iruditu zaizkit eta egindako hausnarketak oso sakonak. Gaiaren iparra markatu dugu eta ikastola mailan ditugun “etxeko lanak” zein diren ikusi ere bai.”
  • “Maitasunetik ekiteko ikuspegia ederra. Gure gaitasun eta ahamenetan sinestarazi diguzu, ahaldundu egin gaituzu eta asko eskertzen dizut.”
  •  “Eskola komunitatea, bai guraso zein irakasle elkartzea gustatu zait, tabua den gaiarekin hautsi eta gure haurrei modu naturalean transmititu eta lantzeko, bizitzeko. Heriotzak maitasunetik gehiago duela beldurretik baino ikusteko aukera izan dugu. Entzuna eta kide sentitzea.”
  • “Dinamika, lehendabizi talde txikietan konpartitzea, eta gero elkartu garen talde osoarekin partekatzea gustatu zait.”
  • “Familia eta ikastolak lan bateratua egitea gustuko izan dut.  Talde guztietan antzeko proposamenak atera direla ikusteak, zerbait bateratua, adostua egiteko ematen duen erraztasuna. Giro atsegina.”

Bioetika eta eutanasiaren berme prozesuari buruz, Itsaso Bengoetxearekin


Entzun hemen

Bioetika, eutanasia, eta eutanasia prozesua zaintzen duen batzordearen inguruan jardun dugu Itsaso Bengoetxearekin. Bioetikak bizitzaren zaintzaren inguruan erabaki egokiena definitzen laguntzen du, eta EAEko Eutanasiaren Berme eta Ebaluazio Batzordea bioetikan aditu eta arituekin osatuta dago. Asko ikasi dugu elkarrizketa honetan!

Itsaso Bengoetxea Zaintza Aringarrien saileko eta Etika Batzordeko medikua da. Usansoloko Ospitaleko Zaintza Aringarrietako Unitateko arduraduna da eta EAEko Eutanasiaren Alorreko Berme eta Jarraipen Batzordeko presidentea izan da eutanasia legea onartu zenetik, 2021etik, 2015era arte.

Irudia: ZarautzON.

Gaiaren inguruan gehiago jakin nahi izanez gero:

—-
Hil Arte Bizi elkarrizketa guztiak, hemen.

Hil Arte Bizi Elkarrizketak plataforma hauetan entzun ditzakezu:
Ivoox, Apple Podcasts, Podbean, eta Youtube Studion.

Elkarrizketa berria argitaratzen denean whatsapp edo telegramen jasotzeko, eman izena Hil Arte Bizi kanaletan:
Whatsapp kanala
Telegram kanala

Gasteizko liburutegietan, Hil Arte Bizi

Gasteizko Liburutegietan, Hil Arte Bizi

Aldabe Gizarte Etxean izan gara, Hil Arte Bizi egitasmoak heriotzaren aurrean kokatu ahal izateko pertsonok berezko baliabideak ditugula sinesten dugula azaltzen. Hitzaldi honetan heriotzaren inguruan eraikitako beldurrari buruz hitz egin dugu, eta herritarrok heriotzaren inguruko arlo ezberdinetan ditugun eskubide eta erabakitzeko eremuak aipatu ditugu.

Magala irratsaioan, Ekhiñe Zapiainekin

Luze jardun dugu heriotzaz. Ekhiñek asko daki gai honi buruz, eta sentsibilitate bereziz bideratu du elkarrizketa. Bost gairi heldu diogu:
– Heriotzari beldurra
– Beldurraren eraginak, herritarrengan eta komunitateengan
– Herritar moduan ezagutu beharreko kontu praktikoak
– Osasungintzan ditugun eskubideak: pazientearen autonomia, zaintza aringarriak, eutanasia,…
– Gure legatua

HEMEN entzun daiteke.