DOKUMENTAZIOA ETA KULTUR ONDAREA

dokumentazioa

Egun, Hil Arte Bizi egitasmoaz gain, dokumentazio aholkularitza eta kultur ondarearen inguruko dokumentazioaren antolaketa lanak ere eskaintzen ditut.

Zer?

• Barne funtzionamenduaren analisia, dinamika parte-hartzaileak erabilita, elkartearen edo erakundearen egitura dokumental egokiena definitzeko.
• Dokumentazio lanen identifikazioa eta formazioa.
• Antolaketa fisiko egokienaren diseinua.
• Dokumentazio lanak eta dokumentazio lanen jarraipena: katalogazioa, inbentarioak egitea, antolaketa fisikoa, eta abar.
• Elkartearen edo erakundearen edukiak modu eguneratuan argitaratzeko datu-baseen diseinua.
• Enpresa informatikoen hautaketa.
• Enpresa informatikoen lanaren jarraipena eta zuzendaritza.

LARATZA DATU-BASEA, herri ondarea kudeatu eta hedatzeko tresna.
Herri ondarea osatzen duen informazio eta dokumentazioa kudeatu eta interneten modu dinamikoan argitaratzea ahalbidetzen duen tresna da. Berriatuko Herri Ondarea egitasmoa kudeatu eta argitaratzeko sortu den arren, beste herrietako ondarearentzat baliagarria da. 

Goikolau Kultur Elkartearen ondare inguruko jakintza eta esperientziarekin, ondarearen dokumentazioan eta datu baseen garapenean aditua den Nere Erkiagaren aholkularitza eta diseinuarekin eta Codesyntax enpresaren jakintza teknologikoarekin garatu da Laratza datu-basea.

Laratza datu-basea
Dokumentazioa Ondarea
Norentzat?

Ondarearekin lana egiten duten elkarte, udal eta erakundeentzat: Laratza datu-basea egokitu eta ezartzeko.
Elkarte eta erakundeentzat, beraien dokumentazio beharrak aztertu eta antolatzeko.
Informatika enpresentzat, dokumentazio aholkularitza behar duten egitasmoetarako.
Liburutegi, artxibo zein dokumentazio zentroentzat, egitasmo zehatzetarako.

Niri buruz

Azken 20 urtetan, dokumentazio sistema espezializatuen diseinu eta antolaketan eta sistema horiei erantzuteko datu-baseen garapenean egin dut lan.

Laratza datu-basearen diseinu eta garapenean jardun dut eta 2025ean datu-base honen gainean eraikitako Berrituako Herri Ondarea plataforma argitaratu da, Goikolau Kultur Elkartean egindako gogoeta eta antolaketa lanen ondoren.

Xenpelar Dokumentazio Zentroaren berrantolaketa eta sistema dokumentalaren bideratzean eta Bertsolaritzaren Datu-Basearen diseinua egin eta bere garapenean jardun dut. Parte hartze metodologia erabili dut taldea koordinatu eta egitasmoak definitzeko tresna moduan.

Nevadako Unibertsitateko Euskal Liburutegiko zuzendari ere izan nintzen 2006-2007 bitartean eta hainbat liburutegi publiko, dokumentazio zentro eta artxiboen antolaketan ere lan egin dut.

Salamancako Unibertsitatean Dokumentazioan lizentziaduna (1996), eta Bibliotekonomia eta Dokumentazioan diplomaduna naiz, eta ikastaro eta prestakuntza ugari egin ditut nire bizitza profesionalean zehar. Euskal Herriko Unibertsitatean Komunitate Garapena eta Parte Hartze Masterra (2007) eta Mondragon Unibertsitatean Euskal Kulturaren Transmisioan Graduondoa (2011) ikasketak eginak ditut. 

Nere Erkiaga

ALBISTEAK

Dokumentazioaren edo kultur ondarearen inguruan dituzun beharrei buruz galdetzeko edo beste edozein zalantza argitzeko, deitu edo idatzi ardura barik.

Jarri nirekin harremanetan:

Deitu: > 644 126 091
Idatzi: > dokumentazioa@nererkiaga.eus

2026 © Nere Erkiaga – Hil Arte Bizi