Berriatuko Herri Ondarearen plataforma

Aurreko ikasturtean zehar Goikolau Kultur Elkarteak jasotako informazio eta dokumentazioaren analisia egin ondoren, Berriatuko Herri Ondarea kudeatu eta gizarteratuko duen plataforma informatikoaren diseinua egin dugu.

Plataforma horrek Goikolau elkarteak berak jasotako ondarea eta herritarrek emandako ondarea antolatzen lagunduko du, dokumentu mota guztien kudeaketa ahalbidetuko du, eta dokumentu horiek egituratzen duen ezagutza edo informazioa ere jasotzeko aukerak emango ditu. Plataforma hori gauzatzeko eman beharreko pausuak finkatu dira orain.

Ondare lan handia egin denean, plazera da dokumentazio analisia egin eta etorkizunerako egituraketa edo sistematizazioa diseinatzea.

Aurtengo Erroak Loran jaian Abel Ariznabarretak esan zuen bezala, ondarearen transmisioa sutondoan egiten zen, eta laratza izango zen transmisio horren sinboloa. Ea plataforma honek denentzat irekita dagoen laratza digitala izatea lortzen duen.