HIL ARTE BIZI ELKARRIZKETAK
Victor Landa: “El entorno final de la vida es de gran vulnerabilidad y todo lo que sucede ahí queda para toda la vida»
Los médicos Jesús Ángel García, Julián Bajo y Victor Landa han realizado durante años un gran trabajo para difundir y ayudar a inscribir el Documento de Voluntades Anticipadas. Entrevistamos a Victor Landa, médico de familia ya jubilado y uno de los artífices de esta labor titánica.
EscúchaloIgone Etxebarria: «Heriotzaren inguruko ohiturak auzolanarekin lotuta daude”
Bediara jo dugu eta Igone Etxebarriarekin batu gara. Heriotzaren inguruko ohituren inguruan jardun dugu, eta heriotzak sortzen duen minaren inguruan auzoak - komunitateak - eman dezakeen laguntza eta babesa partekatu digu. Heriotzaren inguruan zaintzaileengan sortzen diren erruduntasunekin kontuz izan behar dela gogoratu dugu.
EscúchaloArantxa Otaegi: «Asko ikasi genuen, heriotzari buruz geneukan blokeoa gainditzea lortu genuen”
Arantxa Otaegirekin elkartu gara. Berak eta ahizpak heriotzaren inguruan asko ikasi zuten, eta zuten blokeoa gainditzea lortu ere bai. Arrate ahizparen heriotzaren inguruan, min guztiarekin ere, sortu zen edertasuna partekatu digu.
EscúchaloJoseba Ibañez: «No eches el último polvo en cualquier sitio»
Joseba Ibañez ha creado Ibaola Harriak, un cementerio ateo en el que cualquier persona o grupo puede dejar las cenizas, en un lugar hermoso rodeado de viñedos, del municipio de Eskuernaga/Villabuena de Álava.
EscúchaloIzaskun Andonegi: «Gorputza gure alde dago. Doluan lagundu egiten gaitu»
Izaskun Andonegi doluan aditua da eta IPIR metodologian espezialista. Bidegin Elkartea sortu zuen doluan daudenei laguntzeko. Heriotzaren dolua giza esperientziarik handiena dela deritzo, eta zulo bat baino, zeharkatuko dugun eta eraldatuko gaituen tunel ilun bat irudikatzen du.
EscúchaloJulen Etxegarai: “Gure gurasoek beraien hileta zortzi aldiz ordainduta utzi zuten”
Julen Etxegaraik beraien amaren hiletan aseguruarekin izandako arazoak azaldu dizkigu, besteontzat lagungarri izateko asmoz eta inork berriro horrelakorik ez dezan bizi. Elkarrizketa honen muinean beraien ama Isabel Ibañez omendu dugu. Isabel Leongo Mansilla de las Muelasen jaio zen eta 2021ean hil zen 81 urterekin.
EscúchaloMikel Idoate: “Heriotza gertatzean, zuek aukeratutako hileta enpresara deitu. Bertatik kudeatuko dute asegurua”
Hileta aseguruen inguruan hitz egin dugu, OCUk horrelako asegururik ez egitea gomendatu baitu. Eta Izarra Tanatorioko Mikel Idoate elkarrizketatu dugu, hileta enpresek aseguruekin nola lan egiten duten ezagutzeko.
EscúchaloItxasne Goitiz: “Amaren ondoan etzan nintzen eta lasai joateko esan nion. Eskua estutu zidan”
Itxasne Goitiz Aboitizekin elkartu gara, eta beraien ama Mari Kruz Aboitiz Sesma omendu dugu. Mari Kruz lekeitiarra zen eta 2025eko udan hil zen, 97 urterekin. Itxasnerentzat lehenago heriotza tabua zen, baina gaiaren inguruan ikasiaz eta hitz eginez, bere kokapena aldatu eta amaren heriotzaren aurrean hobeto egon ahal izan zen.
EscúchaloMabel Marijuan: «Existe un paternalismo amoroso, pero no se puede hacer el bien sin respetar a la persona»
Charlamos con Mabel Marijuan, doctora en medicina, especialista en bioética, y militante de la asociación DMD, sobre la bioética como instrumento para encontrar las decisión más justa ante conflictos sobre la vida y la muerte.
EscúchaloMia Rissanen: “Amarena zen basotik hartutako adarrekin egin genuen bere lore-koroa”
Finlandiako hileta ohiturei buruz hitz egin dugu Mia Rissanenekin, eta beraien amaren hileta gogoratuaz, Helka Rissanen omendu dugu. Helka Finlandiako Lavia herrian jaio zen 1936an, eta 81 urterekin hil zen.
EscúchaloBioetika eta eutanasiaren berme prozesuari buruz, Itsaso Bengoetxearekin
Bioetika, eutanasia, eta eutanasia prozesua zaintzen duen batzordearen inguruan jardun dugu Itsaso Bengoetxearekin. Bioetikak bizitzaren zaintzaren inguruan erabaki egokiena definitzen laguntzen du, eta EAEko Eutanasiaren Berme eta Ebaluazio Batzordea bioetikan aditu eta arituekin osatuta dago.
EscúchaloZarakondegiko Universori omenaldia, 107 urte ondoren – Mariasun Landa Mendibe
Herri mailan egiten diren hiletak eta agurrek duten garrantzia handia da. Mundo eta Universo anaiak Eako Zarakondegi baserrian bizi izan ziren XX. mende hasieran. Bataiatu gabeak zirenez, Universo 7 urterekin hil zenean, herriak bizkarra eman eta ezin izan zioten inolako hiletarik egin.
EscúchaloHilurreneko sedazioari buruz, Iñigo Suberbiolarekin
Heriotza prozesuan erabiltzen den sedazio aringarriari buruz jardun dugu Iñigo Suberbiolarekin, hilurreneko sedazio horren inguruan ikasteko asmoz. Sedazio hau eutanasiarekin ere sarritan nahasten da, eta bien arteko ezberdintasuna ere argitu dugu.
EscúchaloHeriotza naturalari buruz, Oihane Arriaranekin
Heriotza prozesu naturalaren seinaleei buruz aritu gara Oihane Arriaran Iraetarekin. Eta beraien amona Bittori Zubeldia Garmendia omendu dugu. Bittori Baliarraingoa zen eta 98 urterekin hil zen. Bittori maitasunez inguratu du.
EscúchaloLaster, Hil Arte Bizi Elkarrizketak
Ia bederatzi hilabeteko prozesuaren ondoren, laster, Hil Arte Bizi Elkarrizketak abiatuko ditugu. Heriotza erdigunean jarri, eta arlo ezberdinetatik ezagutza eta esperientziak dituzten pertsonengana hurbilduko gara, mikroak hartuta, haiengandik ikasteko aukera izan dezagun.
Escúchalo