Zarakondegiko Universori omenaldia, 107 urte ondoren – Mariasun Landa Mendibe

Herri mailan egiten diren hiletak eta agurrek duten garrantzia handia da, eta maila kolektiboan agurra egin ahal izateko baliabideak eskaintzea ezinbestekoa da.

Mundo eta Universo anaiak Eako Zarakondegi baserrian bizi izan ziren XX. mende hasieran. Bataiatu gabeak zirenez, Universo 7 urterekin hil zenean, herriak bizkarra eman eta ezin izan zioten inolako hiletarik egin. Aitak bere eskuekin egindako hilkutxan sartu, eta anaia Mundo eta aitak orga batean eraman behar izan zuten hilerrira, eta zokondo batean beraiek lurperatu.

2025ean, familia honen historia berreskuratu eta Universori herriak egin ez zion hileta erreparatzeko asmoz, omenaldi artistikoa prestatu dute Metrokoadroka Sormen Laborategiaren eskutik.

Informazio gehiago, Hea Kultur Elkartearen webgunean

—-
Hil Arte Bizi Elkarrizketak plataforma hauetan entzun ditzakezu:
Ivoox, Apple Podcasts, Podbean, eta Youtube Studion.

Elkarrizketa berria argitaratzen denean whatsapp edo telegramen jasotzeko, eman izena Hil Arte Bizi kanaletan:
Whatsapp kanala
Telegram kanala

Gure hildakoak omendu ditugu, Hildako Handien Egunean

Tailerrean izan dugun euskal-mexikar kideak proposatuta eta antolatuta, azaroaren 2ko tailerrean Hildako Handien Eguna ospatu dugu. Hildakoen aldarea osatu dugu, Mexikon jartzen dituzten apaindura eta loreekin, kandelekin, gure hildakoen argazkiekin, eta beraiei gustatzen zitzaien janari eta edariekin.

Tailerra bukatutakoan Mexikon bizidunei egun horretan idazten zaien «calaveritak» partekatu, Pedro Paramo eleberriaren zatiak irakurri, eta gure hildakoak maitasun osoz omendu ditugu. Beraien gustukoak ziren ardo, salazoidun antxoak, txistorra, gazta, txokolate, Bergarako erreileno, eta beste hainbat gauza goxo jan eta edan ditugu. Mezcala ere bai, noski!

Eskerrik asko Joxe Luisi, agurren inguruko tailerra hain praktikoa egin eta hil diren gure maiteei horrelako omenaldi ederra egin ahal izatearren.

Hil Arte Bizi

nererkiaga.eus

Modu eroso batean heriotzaren aurrean gure era zein den argitu eta gure erabakiak finkatu ditzakegula sinetsita hasi dugu Hil Arte Bizi egitasmoa. Herritarrentzat tailerrak eskainiaz eman diogu hasiera, hamabi kideko taldeak osatu eta 8 tailerretako bidean elkarrekin ikasi eta heriotzaren beldurrari zati bat kentzeko asmoz.

Gaia erraza ez dela izango jakinda ere, eta tailerrak emateko gutxieneko taldea sortuko ote den zalantza eta guzti, Lekeitioko Udalak, Elizondoko Udalak, Antzuolako Udalak eta Berriatuko Udalak onartu dute Hil Arte Bizi tailerrak herrian antolatzea.

…Eta esperientzia oso ona izan da, eta tailerretako kideen iritziak aurrera jarraitzeko motorra izan dira.