Berriatuko Herri Ondarea argitaratu da

Hemen kontsultatu daiteke.

Azken bi urte eta erdian Goikolau Kultur Elkartearekin egindako dokumentazio aholkularitza lanak egin dira, elkarteak jasotako guztia eta etorkizun ikuspegia aztertuta, eta parte hartze dinamikak ere erabilita, egitura dokumentala diseinatu eta haren gainean gauzatu da datu-base eta webgunearen mapa. Mapa hori errealitate egin du Codesyntax enpresaren jakintza teknologikoak.

Ondarea, dokumentazioa eta teknologia, hiru jakintzak elkartuta, Laratza datu-basea garatu da. Eta Laratza datu-basearen bidez eraiki da Berriatuko Herri Ondarea. Lan eder baten emaitza!

Herri Ondarea erakusteko tresna diseinatzen

Berriatuko Goikolau Kultur Elkarteak urteetan egindako lana eta bildutako ondarea denen eskura jartzeko tresna diseinatzen jardun dugu azken urtean eta pausuz pausu aurrera goaz. Herri ondarearen ikuspegi zabala jasoko duen tresna diseinatzen joan gara, denen artean.

Internet bidez herri ondarea ezagutarazi eta bildutakoa erraz kudeatzeko tresna izango da.

Urte honetan zehar gorputza hartzen joango da.

Hil Arte Bizi

nererkiaga.eus

Modu eroso batean heriotzaren aurrean gure era zein den argitu eta gure erabakiak finkatu ditzakegula sinetsita hasi dugu Hil Arte Bizi egitasmoa. Herritarrentzat tailerrak eskainiaz eman diogu hasiera, hamabi kideko taldeak osatu eta 8 tailerretako bidean elkarrekin ikasi eta heriotzaren beldurrari zati bat kentzeko asmoz.

Gaia erraza ez dela izango jakinda ere, eta tailerrak emateko gutxieneko taldea sortuko ote den zalantza eta guzti, Lekeitioko Udalak, Elizondoko Udalak, Antzuolako Udalak eta Berriatuko Udalak onartu dute Hil Arte Bizi tailerrak herrian antolatzea.

…Eta esperientzia oso ona izan da, eta tailerretako kideen iritziak aurrera jarraitzeko motorra izan dira.