Julen Etxegaraik beraien amaren hiletan aseguruarekin izandako arazoak azaldu dizkigu, besteontzat lagungarri izateko asmoz eta inork berriro horrelakorik ez dezan bizi.
Elkarrizketa honen muinean beraien ama Isabel Ibáñez omendu dugu. Isabel Leongo Mansilla de las Mulasen jaio zen eta 2021ean hil zen 81 urterekin.
Hiletak garrantzitsuak diren arren, eta horiek gaizki egiteak sortzen duen min guztiarekin, izandako arazo hauek ez dute itzali beraien ama Isabelen indarra eta bere bizitzan egin zituenak.
Julenek aipatu dituen artean:
- Ama hil zenean asegurura deitu eta hileta enpresa zein nahi zuten adierazi arren, beste enpresa bati esleitu zieten zerbitzua.
- Intsistitu egin behar izan zuten herri erdian zegoen tanatorioan egiteko beila, herriko tontorrean zegoen tanatorioan egitea proposatzen ziotelako.
- Makillajea, loreak, eskela, errautsen ontzia,… gaizki joan ziren. Errekordatorioan ere ama omentzeko beraiek nahi zuten argazkia jartzen ez zieten utzi.
- Errautsak uzteko kolunbarioaren inguruko kudeaketa gaizki azaldu zien eta horren ondorioz hartutako erabakiengatik, azkenean gehiago ordaindu behar zutela adierazi zieten.
- Faktura desglosaturik ez zuten lortu.
- Eta erreklamazioak egiteko aseguruak eskainitako bidea erabili zutenean, beraiek atzetik ibili ondoren bakarrik lortu zuten erantzuna. Erantzuna ere mundiala izan zen.
Hileta aseguruen inguruan gehiago jakiteko, entzun aurreko Hil Arte Bizi elkarrizketa:
—
Hil Arte Bizi Elkarrizketak plataforma hauetan entzun ditzakezu:
Ivoox, Apple Podcasts, Podbean, eta Youtube Studion.
Elkarrizketa berria argitaratzen denean whatsapp edo telegramen jasotzeko, eman izena Hil Arte Bizi kanaletan:
Whatsapp kanala
Telegram kanala