Sare sozialak eta albisteak zabaltzeko kanalak sortu ditugu

Hil Arte Bizi sare sozialak

Azken urteotan sare sozialik garatu gabe ibili gara, Hil Arte Bizi tailerretan intimitatea zaindu behar dela ikusita.

Baina aurtengo abenduan, etorri nahi den guztiarentzat zabalik dauden Hil Arte Bizi Topaketak abiatuta, eta laster batean, Hil Arte Bizi Elkarrizketak abiatuko ditugula ikusita, Instagram eta Facebook kontuak ireki ditugu. Eta behin hasita, sareetan ibili gabe albisteak zuenean jasotzeko Whatsapp eta Telegram kanalak ere ireki ditugu.

Hemen aurkituko gaituzue sareetan:

Instagram  (@hilartebizi_nererkiaga)

Facebook

Eta sare sozialetan sartu barik ibili nahi duzuenontzat, hemen izena emateko kanalak:

Whatsapp kanala

Telegram kanala

Klik egin eta «izena eman» botoiari eman (beste hizkuntzetan izan ahal duzu)

 

Hil Argi Elkarteak antolatutako heriotzaz bertso-saioa

Hil Argi Elkartearen Heriotzaz bertso-saioa

Hil Argi Elkarteak «Heriotzaz, beldurretik maitasunera» bertso-saioa antolatu eta heriotzaren inguruko gaiak aurkezten ibili gara.
Gai ugariren inguruan kantatu dute eta giro ikusgarria sortu da. Publikoa zutik jarri da txalokatzeko.

Bertso-saioa hemen entzun dezakezue: https://hilargi.eus/irratian/bertso-saioak/heriotzaz-beldurretik-maitasunera/

Saio bikaina izan zen. Oholtzako kide, entzule eta antolatzaile bikainak!!

Antolatzailea: Hil Argi Elkartea
Laguntzaileak: Zabaleta Auzolanean, Borobilean Elkartea, Heriotza Bizitzatik eta Earra Bertso-eskola (Lasarte-Oria)

 

Gasteizko liburutegietan, Hil Arte Bizi

Gasteizko Liburutegietan, Hil Arte Bizi

Aldabe Gizarte Etxean izan gara, Hil Arte Bizi egitasmoak heriotzaren aurrean kokatu ahal izateko pertsonok berezko baliabideak ditugula sinesten dugula azaltzen. Hitzaldi honetan heriotzaren inguruan eraikitako beldurrari buruz hitz egin dugu, eta herritarrok heriotzaren inguruko arlo ezberdinetan ditugun eskubide eta erabakitzeko eremuak aipatu ditugu.

En Radio Euskadi, sobre la reflexión participativa de Antzuola

Iñaki Espiga y Loreto Larunbe nos han entrevistado sobre el proceso participativo que hemos realizado durante más de un año en Antzuola para reflexionar e imaginar el cementerio del futuro. Hemos participado en ella Pilar Etxaniz, Igor Ahedo y Nere Erkiaga. Puedes escucharla AQUÍ.

Etorkizuneko hilerria marraztu dugu: Txostena

Irakurri txostena hemen.

Antzuolako herritarrek urte t’erdiko lanaren ondoren, etorkizuneko hilerria nolakoa nahi duten irudikatu dute. Olaranen aurkeztu dugu txostena, eta egindako lana ospatzeko aukera izan dugu. Ideia oso interesgarriak bildu dira, benetan ere.

Paperean irakurri nahi duenak, Antzuolako Udal Liburutegian eskuragarri du.

Hil Arte Bizik tailerren hirugarren ikasturtea!

Lazkaon, Ezkion eta Legazpin eskainiko ditugu Hil Arte Bizi tailerrak udazken honetan.

Heriotzaren aurrean ahalduntzeko tailerrak egitea, eta jarraitzea, posible izango ote zen ikusteko zegoen egitasmo hau abiatzerakoan. Heriotza hitza erabili beharrak berak «promoziorako» erraztasunik ematen ez duenean!. Zenbatetan, gai potolo honekin lagundu nahian, gomendatu dutenak heriotza hitza ordez «bizitzaren amaiera», «gure bizitzarako erabaki funtsezkoak» esaldiak eta antzekoak erabiltzeko, jendea errazago erakartzeko.

Baina Hil Arte Bizi tailerretako parte hartzaileengandik jasotako erantzun onari esker, eta gai zail hau beraien herrietara eramateko apustua egiten duten udalei esker Hil Arte Bizi tailerrak aurrera doaz.

Eskerrik asko, heriotzaren aurrean jakintsuago kokatu ahal garela sinetsi duzuen guztioi!

Heriotzaren aurrean ere, gure era asmatu dezakegulako.