En Radio Euskadi, sobre la reflexión participativa de Antzuola

Iñaki Espiga y Loreto Larunbe nos han entrevistado sobre el proceso participativo que hemos realizado durante más de un año en Antzuola para reflexionar e imaginar el cementerio del futuro. Hemos participado en ella Pilar Etxaniz, Igor Ahedo y Nere Erkiaga. Puedes escucharla AQUÍ.

Etorkizuneko hilerria marraztu dugu: Txostena

Irakurri txostena hemen.

Antzuolako herritarrek urte t’erdiko lanaren ondoren, etorkizuneko hilerria nolakoa nahi duten irudikatu dute. Olaranen aurkeztu dugu txostena, eta egindako lana ospatzeko aukera izan dugu. Ideia oso interesgarriak bildu dira, benetan ere.

Paperean irakurri nahi duenak, Antzuolako Udal Liburutegian eskuragarri du.

Etorkizuneko hilerria irudikatzeko gogoeta bukatu dugu

Antzuolan 2023ko udaberritik gabiltza etorkizuneko hilerriaren inguruan gogoeta parte hartzailea egiten, eta hainbat elkarrizketa, bilera eta tailer egin ondoren, udaberrian bukatu dugu prozesua. Adin ezberdinetako herritarrek parte hartu dute, eta ederra izan da beraien jarrera, hasi txikienetatik, 3 urteko herritarrak, helduenetaraino. Beraiek izan dira prozesu honetako benetako egileak!

Jasotako ideia guztiak txosten batean bildu eta hurrengo irailerako aurkezpen publikoan berriro bilduko gara.

Antzuolan etorkizuneko hilerriari buruzko gogoeta parte hartzailea abiatu da

Etorkizuneko hilerriari buruzko gogoeta parte hartzailea abiatu du Hil Arte Bizi egitasmoak, Antzuolako Udalaren, Antzuola Herri Eskolaren eta Euskal Herriko Unibertsitateko Parte Hartuz Ikerketa Taldearen laguntzarekin.

Heriotzaren tabuak herritar bezala kamustu egiten gaitu eta ariketa kolektibo honen bidez herriko bizitza osotasunez begiratu eta herritar bezala heriotzaren aurrean ahalduntzea lortu nahi da.

Udaberrian Antzuola Herri Eskolak eman zion hasiera gogoeta prozesuari herriko txikienekin, eta lau urteko ikasleek etorkizuneko hilerriari buruzko gogoeta ale sakonak eskaini zituzten. Orain, urrian abiatuta, herritarren artean nolako hilerria nahiko genukeen gogoetatu, beste lekuetako eredu ezberdinak ezagutu, eta etorkizunean izan daitezkeen behar berriei hobeto erantzun ahal izango dion hilerria irudikatu nahi da. Martxorako, emaitzak aurkeztu eta udalak jasoko du osatuko den txostena.

Urrian eta azaroan egingo diren tailerrak herritar guztientzat irekiak dira, eta modu eroso eta errazean parte hartzaile guztien iritziak jasotzeko moduan egingo dira. Herritar bakoitzak bi tailerretan parte hartzeko aukera izango du, bata urrian eta bestea azaroan.

Etorkizuneko hilerriaren inguruko gogoeta parte hartzailea Antzuolan

Hil Arte Bizi egitasmoak komunitate mailan heriotzaren inguruko gaiak hobeto bizi izateko helburuarekin prozesu parte hartzaileak proposatzen ditu.

Antzuolako Herri Eskolak heriotzaren gaia aspalditik lantzen du, bai doluaren pedagogia eta baita heriotzaren pedagogia ere, egunerokotasunak sortzen dituen egoerak baliatuaz, ikasleek bizitzari eta heriotzari buruz gogoetatzea ahalbidetzen dute, bakoitzaren adinaren ezaugarrietara egokituz. Pedagogia mota hau eskolan integratuta izatea oso ez-ohikoa da. Kontutan hartu behar da curriculumean heriotzaren gaia, eta ezta dolua ere, ez direla jasotzen.

Antzuolak duen ezaugarri aberats hau baliatuz, Antzuolako Herri Eskolari eta Antzuolako Udalari herrian heriotzaren inguruko gogoeta parte-hartzailea egitea proposatu zitzaien eta biak ala biak interesgarritzat jo zuten proposamena. Etorkizuneko hilerria irudikatzeko gogoeta egitea proposatu zen, etorkizunean herritar guztientzat baliagarri izan daitekeen hilerria nolakoa izango den irudikatzeko, eta bide batez, herri mailan bizitzari osotasunez begiratuta, heriotzari lotutako gaiak ere herritarren artean naturaltasunez hitz egiteko aukera eman ahal izateko.

Antzuolako Herri Eskolako ikasle txikienekin egin zuten gogoeta, 4 urteko haurrekin. Bizitzari eta heriotzari buruz modu harrigarrian gogoetatu zuten, egungo hilerria bisitatu eta etorkizuneko hilerria egiteko ideia oso adierazgarriak proposatu zituzten. Harrigarria, txikienek beldurrik gabeko egoera aske eta zaindu batean nolako ahalmena duten ikustea.

Eskerrik asko Antzuolako Herri Eskolari, bere esperientzia eta lan ederragatik.

Informazio gehiago:
2023-05-12 Gipuzkoako Hitza. Heriotzaz, taburik gabe.
2023-05-15 Naiz Irratia. «Hilerriak brili-brili eta koloretsuak izan behar direla argi dute gure haurrek»