Herri Ondarea erakusteko tresna diseinatzen

Berriatuko Goikolau Kultur Elkarteak urteetan egindako lana eta bildutako ondarea denen eskura jartzeko tresna diseinatzen jardun dugu azken urtean eta pausuz pausu aurrera goaz. Herri ondarearen ikuspegi zabala jasoko duen tresna diseinatzen joan gara, denen artean. Internet bidez herri ondarea ezagutarazi eta bildutakoa erraz kudeatzeko tresna izango da. Urte honetan zehar gorputza hartzen joango da.

Magala irratsaioan, Ekhiñe Zapiainekin

Luze jardun dugu heriotzaz. Ekhiñek asko daki gai honi buruz, eta sentsibilitate bereziz bideratu du elkarrizketa. Bost gairi heldu diogu: – Heriotzari beldurra – Beldurraren eraginak, herritarrengan eta komunitateengan – Herritar moduan ezagutu beharreko kontu praktikoak – Osasungintzan ditugun eskubideak: pazientearen autonomia, zaintza aringarriak, eutanasia,… – Gure legatua HEMEN entzun daiteke.  

Hil Arte Bizi egitasmoari buruz Goienako Puntuan

2023-11-Goiena Puntua - Heriotza modu naturalagoan bizi daiteke - Nere Erkiaga

Goienako Txomin Madina kazetariak Hil Arte Bizi egitasmoaren eta heriotzaren inguruan egindako elkarrizketa ederra izan da. Galdera sail ona prestatuta izan du eta luzez hitz egin izan dugu heriotzari buruz, ertz ezberdinetatik. Hil Arte Bizi egitasmoak lortu nahi dituenak aletu ditugu, eta hitz egindakoaren laburpen ona egin du paperean.