Hilurreneko sedazioari buruz, Iñigo Suberbiolarekin


Heriotza prozesuan erabiltzen den sedazio aringarriari buruz jardun dugu Iñigo Suberbiolarekin, hilurreneko sedazio horren inguruan ikasteko asmoz. Sedazio hau eutanasiarekin ere sarritan nahasten da, eta bien arteko ezberdintasuna ere argitu dugu.

Iñigo Suberbiola Donostia Ospitaleko Etxeko Ospitalizazioko medikua da eta zaintza aringarrietan espezializatuta dago.

—-
Hil Arte Bizi Elkarrizketak plataforma hauetan entzun ditzakezu:
Ivoox, Apple Podcasts, Podbean, eta Youtube Studion.

Elkarrizketa berria argitaratzen denean whatsapp edo telegramen jasotzeko, eman izena Hil Arte Bizi kanaletan:
Whatsapp kanala
Telegram kanala

Hil Arte Bizi

nererkiaga.eus

Modu eroso batean heriotzaren aurrean gure era zein den argitu eta gure erabakiak finkatu ditzakegula sinetsita hasi dugu Hil Arte Bizi egitasmoa. Herritarrentzat tailerrak eskainiaz eman diogu hasiera, hamabi kideko taldeak osatu eta 8 tailerretako bidean elkarrekin ikasi eta heriotzaren beldurrari zati bat kentzeko asmoz.

Gaia erraza ez dela izango jakinda ere, eta tailerrak emateko gutxieneko taldea sortuko ote den zalantza eta guzti, Lekeitioko Udalak, Elizondoko Udalak, Antzuolako Udalak eta Berriatuko Udalak onartu dute Hil Arte Bizi tailerrak herrian antolatzea.

…Eta esperientzia oso ona izan da, eta tailerretako kideen iritziak aurrera jarraitzeko motorra izan dira.