Herri ondareari buruzko gogoeta

Goikolau Kultur Elkarteak urte luzez herri ondarearen inguruan bildutako informazioa eta dokumentazioa antolatu eta gizarteratzeko sistema diseinatzeko, elkarteko kideekin parte hartze prozesu txiki bat egin dugu.

Orain arte jasotako ondarea egituratuko duen eskema proposatu da, lanerako mapa bezala erabiliko duguna, eta bertan orain arte egin diren eta etorkizunean egin nahi diren egitasmoak kokatzeko ariketak egin dira. Tailerreton sortutako gogoeta eta zalantzekin, lanerako mapa egokitu eta Goikolau Elkartearen jarduna antolatzeko egitura adostuko da. Eduki eta ideia ugari jaso dira tailerrotan, egin den lan aberatsaren seinale.