HERRIAN ZER HOBETU

Herri edo auzo mailan heriotza hobeto zainduta, herritarren bizitza kalitatea – dolua- hobetu daiteke.
Heriotza gai kolektiboa ere bada, hein handi batean, eta komunitateak heriotza hobeto bizi izaten laguntzeko potentzial itzela du. Eta horrez gain, egungo gizarteak dituen ezaugarriengatik, heriotza politika publikoetan txertatu beharra dago.
Komunitatearen ezaugarriaren arabera diseinatutako parte hartze prozesuen bidez arlo honetan kultura eraldaketa bultzatu eta herri bezala erantzukizunez jarduteko tresnak eskaintzea lortu nahi da.

Udalaren eskutik herrian edo auzoan gauzatutako prozesu parte hartzaile baten bidez gogoeta, diagnostikoa edo ekintza-plana gauzatu daitezke.
Tailer, elkarrizketa, behaketa, eta bestelako ikerketa-tresnak erabiliaz heriotzaren inguruko hainbat alorretan herri edo auzo bezala zer hobetu, identifikatu, -edo (baita ere), egin beharreko ekintzak zehaztu-, ahal izango ditugu.
Ikerketa-Ekintza Parte Hartzailea (IEPH) metodologia erabiliko da komunitatearen parte diren eragile ezberdinenagana heltzeko. Parte hartzean eta partaideen zainketan oinarritzen den metodologia da, eta elkarrekin ezagutza – eta ekintza – kolektiboa eraikitzeko modu eraginkorra da.
– Heriotzari buruz norbere gogoeta egin eta partekatzea (nahi izanez gero).
– Heriotzaren inguruko isiltasuna edo tabua apurtzen laguntzea.
– Ikastetxeak gai honetan dituen erantzunkizunak ikusi eta nola hobetu ikusten hastea.
Komunitatean dolu handi edo garrantzitsu bat bizi denean ez da egokia Hil Arte Bizi saiorik egitea. Garai hori ez da gogoetatzeko egokia, dolua lantzeko baizik , komunitateak dituen baliabideak aktibatuz, eta behar izanez gero, kanpoko laguntza eskatuta.