HERRITARRENTZAKO TAILERRAK



Guztiori ondo etorriko lekiguken tailer bat da. Bai norberari bai hurrengoei buruko min batzuk ekiditeko tresna egokia deritzot. – Urko
Herritarrei zuzendutako tailerrak dira, heriotzaren aurrean erabakitzeko eskubide eta aukeren berri emateko eta norberak har ditzakeen erabakiei buruz hausnartzen laguntzeko.
Udalaren edo herriko beste erakunde baten bidez antolatu daitezke eta aurkezpen hitzaldi bat eta 8 edo 4 tailerretako ibilbidea eskaintzen da.
Gehienez 12 pertsonek osatutako taldea izango da. Bakarka eta taldean egindako ariketen bidez, hainbat gai landuko ditugu: testamentua, kontu praktikoak, agurra, bizitza digitala, aurretiazko borondateen dokumentua, …
Tailerrotan bereziki zainduko dira gozamena eta konfiantzazko giroa. Edonork parte hartzeko modukoak dira. Baina ez dira egokiak doluan dauden pertsonentzat.

Herritarrei zuzendutako tailerrak dira, heriotzaren aurrean erabakitzeko eskubide eta aukeren berri emateko eta norberak har ditzakeen erabakiei buruz hausnartzen laguntzeko.
Udalaren edo herriko beste erakunde baten bidez antolatu daitezke eta aurkezpen hitzaldi bat eta 8 edo 4 tailerretako ibilbidea eskaintzen da.
Gehienez 12 pertsonek osatutako taldea izango da. Bakarka eta taldean egindako ariketen bidez, hainbat gai landuko ditugu: testamentua, kontu praktikoak, agurra, bizitza digitala, aurretiazko borondateen dokumentua, …
Tailerrotan bereziki zainduko dira gozamena eta konfiantzazko giroa . Edonork parte hartzeko modukoak dira. Baina ez dira egokiak doluan dauden pertsonentzat
“Agur On” karpeta osatuko dugu eta heriotzaren inguruan hartu ditugun erabaki guztiak azalduta utziko ditugu karpeta horretan dokumentu ofizialekin batera: gure testamentua, ahalordetzeak, kontu praktikoak, agurra, bizitza digitala, bizi-legatua eta mezuak. 8 tailerretako ibilbidean osasungintzari eta zaintzari begira ditugun iritziak, pazientearen autonomia, zaintza aringarriak, eutanasia,… eta azken borondateen dokumentua ere bete eta erregistratuta utziko dugu.
– Heriotzari buruz gogoetatzea, bereziki gure heriotzari buruz.
– Alor ezberdinetako prozedura praktikoak ezagutzea.
– Besteen iritziekin heriotzari buruzko gure jarrera aberastea.
– Heriotzaren inguruan ditugun eskubideen berri jasotzea.
– Eta norbere bakantasuna errespetatuz hartu nahi -eta behar- ditugun erabakiak argitzea.
Helburu hauek buruan badituzu, zuretzako moduko tailerrak dira.
Hil Arte Bizi tailerrak ez dira egokiak doluan dauden pertsonentzako. Doluan gaudenean beste prozesu bat bideratzen ari gara eta beste mota bateko tailerrak edo saioak egitea komeni zaigu.


Guztiori ondo etorriko lekiguken tailer bat da. Bai norberari bai hurrengoei buruko min batzuk ekiditeko tresna egokia deritzot. – Urko
