Lazkaon, Ezkion eta Legazpin eskainiko ditugu Hil Arte Bizi tailerrak udazken honetan.
Heriotzaren aurrean ahalduntzeko tailerrak egitea, eta jarraitzea, posible izango ote zen ikusteko zegoen egitasmo hau abiatzerakoan. Heriotza hitza erabili beharrak berak “promoziorako” erraztasunik ematen ez duenean!. Zenbatetan, gai potolo honekin lagundu nahian, gomendatu dutenak heriotza hitza ordez “bizitzaren amaiera”, “gure bizitzarako erabaki funtsezkoak” esaldiak eta antzekoak erabiltzeko, jendea errazago erakartzeko.
Baina Hil Arte Bizi tailerretako parte hartzaileengandik jasotako erantzun onari esker, eta gai zail hau beraien herrietara eramateko apustua egiten duten udalei esker Hil Arte Bizi tailerrak aurrera doaz.
Eskerrik asko, heriotzaren aurrean jakintsuago kokatu ahal garela sinetsi duzuen guztioi!
Heriotzaren aurrean ere, gure era asmatu dezakegulako.