Tailerrean izan dugun euskal-mexikar kideak proposatuta eta antolatuta, azaroaren 2ko tailerrean Hildako Handien Eguna ospatu dugu. Hildakoen aldarea osatu dugu, Mexikon jartzen dituzten apaindura eta loreekin, kandelekin, gure hildakoen argazkiekin, eta beraiei gustatzen zitzaien janari eta edariekin.
Tailerra bukatutakoan Mexikon bizidunei egun horretan idazten zaien “calaveritak” partekatu, Pedro Paramo eleberriaren zatiak irakurri, eta gure hildakoak maitasun osoz omendu ditugu. Beraien gustukoak ziren ardo, salazoidun antxoak, txistorra, gazta, txokolate, Bergarako erreileno, eta beste hainbat gauza goxo jan eta edan ditugu. Mezcala ere bai, noski!
Eskerrik asko Joxe Luisi, agurren inguruko tailerra hain praktikoa egin eta hil diren gure maiteei horrelako omenaldi ederra egin ahal izatearren.