IKASTETXEETARAKO SAIOAK

Eskolan heriotza etengabe agertzen den arren, norbait hil delako nahiz ikasleek gaia ekarri dutelako, gehienetan naturaltasunez hitz egin edo jarduteko kultura – edo ohitura- falta izaten da.
Pertsonok, haur eta nerabeek, heriotzaren aurrean egoki kokatzeko berezko baliabideak dituzte eta hezkuntza erakundeek baliabide hauek garatzen laguntzeko potentzial itzela dute. Baina heriotzaren tabuak potentzial hau txikitzen du.
Hainbat tailerren bidez, ikastetxeak heriotzaren pedagogian bidea egiten hasteko lagungarri izango diren gaiak landuko ditugu.
Ikastetxe bakoitzaren ezaugarrietara egokituko da prozesua, unean uneko egoera kontutan izanda. Hasteko, ikastetxeko zuzendaritza eta hezkuntza taldekideekin egindako 4 tailerren bidez heriotzari buruz gogoetatu eta eskolako komunitatean alor honetan hobeto jarduteko ekintzak identifikatuko dira.
Lehen pausu hau emanda, guraso elkarteko kideekin eta tokian tokian erabakitako kideekin batera saio irekiak egiteko aukera izango dugu komunitate-kulturan heriotzaren gaia barneratzeko erabakiak identifikatzeko.
Gaia lantzeko prozesuan dinamika parte hartzaileak erabiliko dira, ariketa errazen bidez, giro lasaia eta konfiantzazkoa lortzeko.

Eskolan heriotza etengabe agertzen den arren, norbait hil delako nahiz ikasleek gaia ekarri dutelako, gehienetan naturaltasunez hitz egin edo jarduteko kultura – edo ohitura- falta izaten da .
Pertsonok, haur eta nerabeek, heriotzaren aurrean egoki kokatzeko berezko baliabideak dituzte eta hezkuntza erakundeek baliabide hauek garatzen laguntzeko potentzial itzela dute. Baina heriotzaren tabuak potentzial hau txikitzen du.
Hainbat tailerren bidez, ikastetxeak heriotzaren pedagogian bidea egiten hasteko lagungarri izango diren gaiak landuko ditugu.
Ikastetxe bakoitzaren ezaugarrietara egokituko da prozesua, unean uneko egoera kontutan izanda. Hasteko, ikastetxeko zuzendaritza eta hezkuntza taldekideekin egindako 4 tailerren bidez heriotzari buruz gogoetatu eta eskolako komunitatean alor honetan hobeto jarduteko ekintzak identifikatuko dira.
Lehen pausu hau emanda, guraso elkarteko kideekin eta tokian tokian erabakitako kideekin batera saio irekiak egiteko aukera izango dugu komunitate-kulturan heriotzaren gaia barneratzeko erabakiak identifikatzeko.
Gaia lantzeko prozesuan dinamika parte hartzaileak erabiliko dira, ariketa errazen bidez, giro lasaia eta konfiantzazkoa lortzeko.
– Heriotzari buruz norbere gogoeta egin eta partekatzea (modu zainduan).
– Ikastetxeak gai honetan duen potentziala ikusi eta egungo egoera nola hobetu daitekeen argitzea.
– Alor honetan har daitezkeen erabaki praktikoak zehaztea.
Komunitatean dolu handi edo garrantzitsu bat bizi denean ez da egokia Hil Arte Bizi saiorik egitea. Garai hori ez da gogoetatzeko egokia , dolua lantzeko baizik , komunitateak dituen baliabideak aktibatuz, eta behar izanez gero, kanpoko laguntza eskatuta.
