Herritarrentzako tailerrak eskainiko ditugu udazken honetan Mutrikun, Donostian eta Tolosan.
Aurreko ikasturteko esperientzia izanda, tailerren dinamiketan aldaketa batzuk egin dira, batez ere denboran lasaiago ibiltzeko. Eduki guztiak eskaini nahi izateak sarritan hitz egiteko tarteak laburtzen zituen, eta balorazioetan iritzi hori hainbat alditan agertu izan da. Bi ordu t’erdiko tailerretan denbora faltaz ibili beharra!
Eskertzekoa da Mutrikuko Udalak, Donostiako Udalak eta Tolosako Udalak egindako apustua, heriotzaren inguruko tailerrak eskaintzeko.