Ia bederatzi hilabeteko prozesuaren ondoren, laster, Hil Arte Bizi Elkarrizketak abiatuko ditugu.
Heriotza erdigunean jarri, eta arlo ezberdinetatik ezagutza eta esperientziak dituzten pertsonengana hurbilduko gara, mikroak hartuta, haiengandik ikasteko aukera izan dezagun.
Askok animatu nauzue berriz elkarrizketak egitera, eta eskertzen dizuet. Teknologia eta harremanak astindu, eta laster gara hemen, ahots ezberdinekin elkartuta.
Denbora asko behar izan du, baina badator!