NIRI BURUZ
Heriotza modu sanoago baten bizi dezakegula sinesten dut, gizarte mailan zein banako gisa.
Tanatologia, parte hartze dinamika eta kultur transmisioari buruz zerbait badakit, eta egun, Hil Arte Bizi egitasmoa abiatu eta herri ezberdinetan heriotzaren inguruko tailerrak bideratzen ditut, herritarrentzat eta baita ere komunitateentzat ere.
La Laguna Unibertsitatean Tanatologia Masterra (2017), Euskal Herriko Unibertsitatean Komunitate Garapena eta Parte Hartze Masterra (2007) eta Mondragon Unibertsitatean Euskal Kulturaren Transmisioan Graduondoa (2011) ikasketak eginak ditut.

Taldeen bideratzean eta heriotzaren inguruko ezagutza zabaltzen eskarmentua dut. Azken 20 urteetan kultur arloan jardun dut arlo ezberdinetan hainbat parte hartze prozesu eta tailer dinamizatzen, eta 2018an Hil Argi Elkartearen sorrera bultzatu nuen. 2020-2021 ikasturtean zehar, Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan heriotzaren inguruko ezagutza hedatzeko 41 ataletako tartea bideratu nuen: https://hilargi.eus/irratian/