PARTE HARTZEA

parte-hasrtzea-nere-erkiaga

Egun, Hil Arte Bizi egitasmoaz gain, erakunde edo elkarteek landu nahi duten gai baten inguruan parte hartze prozesuak diseinatu eta burutzen ditut, Ikerketa-Ekintza Parte Hartzailea (IEPH) oinarri hartuta. Bilera zehatzen dinamizazioa ere eskaintzen dut.

Zer?

• Erakunde edo taldearen helburuen araberako barne-funtzionamenduaren gogoeta eta eraldaketarako erabakien identifikaziorako parte hartze prozesuak.
• Erakunde edo taldearen funtzionamendu barruan genero ikuspuntua txertatzen laguntzeko parte hartze prozesuak.
• Kultur arloko gaien inguruko gogoeta parte hartzaileak.
• …

Ez dut gatazken konponbiderako prozesurik bideratzen.

Norentzat?

Udalak
Kultur elkarteak
Liburutegi eta dokumentazio zentroak
Talde-lanean jardun behar duten erakundeak

Niri buruz

Azken 15 urtetan, dokumentazio lanez gain, taldeen dinamizazioan jardun dut Bertsozale Elkartean. Dokumentazioa, ikerketa, kultur sorkuntza nahiz genero gaiak landu izan ditut modu parte hartzailean.

Hil Arte Bizi proiektuaren garapenean metodologia parte-hartzailea erabiltzen dut, Ikerketa-Ekintza Parte-hartzailea (IEPH) oinarri hartuta, heriotzaren gaia maila komunitarioan lantzeko.

2007an Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Komunitate Garapena eta Parte Hartze Masterra egin nuen.

Nere Erkiaga

ALBISTEAK

Zuen talde edo komunitatean burutu nahi duzuen bilera edo prozesua azaltzeko eta nik nola lagundu zaitzatekedan ikusteko, deitu edo idatzi ardura barik.

Jarri nirekin harremanetan:

Deitu: > 644 126 091
Idatzi: > partehartzea@nererkiaga.eus

2025 © Nere Erkiaga – Hil Arte Bizi