En Radio Euskadi, sobre la reflexión participativa de Antzuola

Iñaki Espiga y Loreto Larunbe nos han entrevistado sobre el proceso participativo que hemos realizado durante más de un año en Antzuola para reflexionar e imaginar el cementerio del futuro. Hemos participado en ella Pilar Etxaniz, Igor Ahedo y Nere Erkiaga. Puedes escucharla aquí:

Etorkizuneko hilerria marraztu dugu

Antzuolako herritarrek urte t’erdiko lanaren ondoren, etorkizuneko hilerria nolakoa nahi duten irudikatu dute. Olaranen aurkeztu dugu txostena, eta egindako lana ospatzeko aukera izan dugu. Ideia oso interesgarriak bildu dira, benetan ere. Txostena eskuratu nahi izanez gero, idatzi hilartebizi@nererkiaga.eus helbidera Paperean irakurri nahi duenak, Antzuolako Udal Liburutegian eskuragarri du.  

Etorkizuneko hilerria irudikatzeko gogoeta bukatu dugu

Antzuolan 2023ko udaberritik gabiltza etorkizuneko hilerriaren inguruan gogoeta parte hartzailea egiten, eta hainbat elkarrizketa, bilera eta tailer egin ondoren, udaberrian bukatu dugu prozesua. Adin ezberdinetako herritarrek parte hartu dute, eta ederra izan da beraien jarrera, hasi txikienetatik, 3 urteko herritarrak, helduenetaraino. Beraiek izan dira prozesu honetako benetako egileak! Jasotako ideia guztiak txosten batean bildu eta … Read more

Hil Arte Bizi egitasmoari buruz Goienako Puntuan

2023-12-01 Goiena Puntua - Heriotza modu naturalagoan bizi daiteke - Nere Erkiaga

Goienako Txomin Madina kazetariak Hil Arte Bizi egitasmoaren eta heriotzaren inguruan egindako elkarrizketa ederra izan da. Galdera sail ona prestatuta izan du eta luzez hitz egin izan dugu heriotzari buruz, ertz ezberdinetatik. Hil Arte Bizi egitasmoak lortu nahi dituenak aletu ditugu, eta hitz egindakoaren laburpen ona egin du paperean. Argazkia: Imanol Soriano.

Antzuolan etorkizuneko hilerriari buruzko gogoeta parte hartzailea abiatu da

Antzuolan Etorkizuneko hilerria marrazten

Etorkizuneko hilerriari buruzko gogoeta parte hartzailea abiatu du Hil Arte Bizi egitasmoak, Antzuolako Udalaren, Antzuola Herri Eskolaren eta Euskal Herriko Unibertsitateko Parte Hartuz Ikerketa Taldearen laguntzarekin. Heriotzaren tabuak herritar bezala kamustu egiten gaitu eta ariketa kolektibo honen bidez herriko bizitza osotasunez begiratu eta herritar bezala heriotzaren aurrean ahalduntzea lortu nahi da. Udaberrian Antzuola Herri Eskolak … Read more

Etorkizuneko hilerriaren inguruko gogoeta parte hartzailea Antzuolan

herrian-zer-hobetu-hil-arte-bizi

Hil Arte Bizi egitasmoak komunitate mailan heriotzaren inguruko gaiak hobeto bizi izateko helburuarekin prozesu parte hartzaileak proposatzen ditu. Antzuolako Herri Eskolak heriotzaren gaia aspalditik lantzen du, bai doluaren pedagogia eta baita heriotzaren pedagogia ere, egunerokotasunak sortzen dituen egoerak baliatuaz, ikasleek bizitzari eta heriotzari buruz gogoetatzea ahalbidetzen dute, bakoitzaren adinaren ezaugarrietara egokituz. Pedagogia mota hau eskolan … Read more

Hil Arte Bizi

nererkiaga.eus

Modu eroso batean heriotzaren aurrean gure era zein den argitu eta gure erabakiak finkatu ditzakegula sinetsita hasi dugu Hil Arte Bizi egitasmoa. Herritarrentzat tailerrak eskainiaz eman diogu hasiera, hamabi kideko taldeak osatu eta 8 tailerretako bidean elkarrekin ikasi eta heriotzaren beldurrari zati bat kentzeko asmoz. Gaia erraza ez dela izango jakinda ere, eta tailerrak emateko … Read more