Igone Etxebarria: “Heriotzaren inguruko ohiturak auzolanarekin lotuta daude”


Bediara jo dugu eta Igone Etxebarriarekin batu gara. Heriotzaren inguruko ohituren inguruan jardun dugu, eta heriotzak sortzen duen minaren inguruan auzoak – komunitateak – eman dezakeen laguntza eta babesa partekatu digu. Heriotzaren inguruan zaintzaileengan sortzen diren erruduntasunekin kontuz izan behar dela gogoratu dugu.

❤️Eta ama Angelita, aita Jazinto eta amama Mari ere omendu ditugu.

Argazkia: Labayru.

Elkarrizketan aipatutako Euskal Herriko heriotza ohituren inguruko lan biak hauek dira.

—-
Hil Arte Bizi elkarrizketa guztiak, hemen.

Hil Arte Bizi Elkarrizketak plataforma hauetan entzun ditzakezu:
Ivoox, Apple Podcasts, Podbean, eta Youtube Studion.

Elkarrizketa berria argitaratzen denean whatsapp edo telegramen jasotzeko, eman izena Hil Arte Bizi kanaletan:
Whatsapp kanala
Telegram kanala

Mia Rissanen: “Amarena zen basotik hartutako adarrekin egin genuen bere lore-koroa”


Entzun hemen

Finlandiako hileta ohiturei buruz hitz egin dugu Mia Rissanenekin, eta beraien amaren hileta gogoratuaz, Helka Rissanen omendu dugu. Helka Finlandiako Lavia herrian jaio zen 1936an, eta 81 urterekin hil zen.

Munduan zehar heriotzaren inguruan dauden ohitura ezberdinen inguruan liburu eder bat aipatu dugu eta hemen jasota uzten dugu, interesa duenarentzat: “From Here to Eternity”. Caitlin Doughty. Gaztelaniara itzulita dago: “De aquí a la eternidad”.

—-
Hil Arte Bizi elkarrizketa guztiak, hemen.

Hil Arte Bizi Elkarrizketak plataforma hauetan entzun ditzakezu:
Ivoox, Apple Podcasts, Podbean, eta Youtube Studion.

Elkarrizketa berria argitaratzen denean whatsapp edo telegramen jasotzeko, eman izena Hil Arte Bizi kanaletan:
Whatsapp kanala
Telegram kanala

Zarakondegiko Universori omenaldia, 107 urte ondoren – Mariasun Landa Mendibe


Entzun hemen

Herri mailan egiten diren hiletak eta agurrek duten garrantzia handia da, eta maila kolektiboan agurra egin ahal izateko baliabideak eskaintzea ezinbestekoa da.

Mundo eta Universo anaiak Eako Zarakondegi baserrian bizi izan ziren XX. mende hasieran. Bataiatu gabeak zirenez, Universo 7 urterekin hil zenean, herriak bizkarra eman eta ezin izan zioten inolako hiletarik egin. Aitak bere eskuekin egindako hilkutxan sartu, eta anaia Mundo eta aitak orga batean eraman behar izan zuten hilerrira, eta zokondo batean beraiek lurperatu.

2025ean, familia honen historia berreskuratu eta Universori herriak egin ez zion hileta erreparatzeko asmoz, omenaldi artistikoa prestatu dute Metrokoadroka Sormen Laborategiaren eskutik.

Informazio gehiago, Hea Kultur Elkartearen webgunean

—-
Hil Arte Bizi elkarrizketa guztiak, hemen.

Hil Arte Bizi Elkarrizketak plataforma hauetan entzun ditzakezu:
Ivoox, Apple Podcasts, Podbean, eta Youtube Studion.

Elkarrizketa berria argitaratzen denean whatsapp edo telegramen jasotzeko, eman izena Hil Arte Bizi kanaletan:
Whatsapp kanala
Telegram kanala

Komunitatea eta heriotzari buruz, Biba Zuek telebista saioan

Biba Zuek telebista saioa heriotza eta komunitatea

Komunitateak heriotzaren aurrean dituen erantzukizun edo aukerei buruz jardun dugu ETBko Biba Zuek telebista saioan. Hemen ikusgai.

Oiartzungo tanatorio publikoari buruz Joana Mendiburu alkateak emandako azalpenak eta lekuen inguruan egindako gogoetak, programa osoan 32 minututik aurrera.

Komunitateak indar itzela du heriotzaren aurrean, eta herritarrek heriotza hobeto bizi dezaten alor ugaritan asko lagundu dezake. Telebista saio honetan azaldutako ideia batzuk hauek izan ziren:

 

HERRI MAILAN, sei lerrotan banatu ditzakegu heriotzaren aurrean kokatu eta udal mailan herritarrei arreta egokiagoa eskaintzeko lanak:

1) Agurrak: Agurrak egiteko baliabide fisiko eta teknikoak (aretoa edo aterpedun gunea, aulkiak, megafonia, berogailua…) eta agurra bideratzeko laguntza (bideratzailea).
2) Hilerria: Publikoak dira eta udalek eskumena dute. Berdintasuna bermatu beharko lukete, denentzako leku egokiak izan daitezen, eta berdintasun hori zainduaz batera, ideologia eta sinismen ezberdinentzako aniztasuna ere eskaintzeko oreka bermatu.
3) Hileta zerbitzuen inguruan: Enpresa pribatuen esku daude, eta azken urteotan inbertsio funtsen esku dauden enpresa erraldoiak hedatzen ari dira. Konpetentzia leiala eta herritarrei zerbitzu gardena eskaintzen zaiela ziurtatu beharko zen, horretarako arauak garatuz; enpresa txikien zerbitzuak ere bermatzeko errauste-labe publikoak eraiki herri edo mankomunitate mailan; kokagune duinetan dauden tanatorio publikoak eskaini (erabilera librekoak edo enpresei denbora baterako esleituta); eta abar.
4) Zaintza: Herrian zaintza aringarriak eta/edo eutanasia eskubideak bermatuta dauden ziurtatu; dolu gogorrak gertatu direnean laguntza psikologikoa antolatu; bakarrik inor ez dadin hil zaindu; jaioberrien jaia egitean hil diren haurrak kontutan izan; ….
5) Zahar-etxea(k): Herrian dagoen edo dauden zahar-etxeetan heriotzaren zaintza egokia eskaintzen den ziurtatzea eta horretarako baliabideak bilatzea edo eskaintzea.
6) Ikastetxea(k): Herrian dauden ikastetxeetan heriotzaren pedagogia txertatzeko laguntza eskaintzea.

IKASTETXEETAN adibidez, curriculumean Heriotzaren pedagogia txertatzea proposatzen da aspaldidanik, haur eta gazteek heriotzaren aurrean egoki kokatzeko dituzten berezko baliabideak aktibatzen laguntzeko, baina oso gutxi hedatu da hezkuntza munduan. Lerro bitan lan egiten du:

a) Doluaren zaintza edo doluaren pedagogia: hezkuntza komunitatean heriotza gogor bat ematen denean (haurra, gurasoa, irakaslea…), egoerari egoki aurre egiteko bide-orri bat adostuta izatea ikastetxeko eragileen artean, bakoitzaren ardurak banatu, talde bezala zaindu, eta indar horretatik haurra eta familia babestu ahal izateko.
b) Aurre lana edo pedagogia prebentiboa (pedagogia bera): heriotzarik gertatu ez denean, gelan norbaitek heriotzaren gaia ekarri duenean (aipamen bat, intsektu edo txori bat, albistea,..), gaia ekidin gabe hitz egiteko giro eskaintzea eta haurrek edo gazteek, beraiek nahi duten punturaino hitz egin eta kezkak partekatzeko giro segurua eta konfiantzazkoa sortzea.