En Radio Euskadi, sobre la reflexión participativa de Antzuola

Iñaki Espiga y Loreto Larunbe nos han entrevistado sobre el proceso participativo que hemos realizado durante más de un año en Antzuola para reflexionar e imaginar el cementerio del futuro. Hemos participado en ella Pilar Etxaniz, Igor Ahedo y Nere Erkiaga. Puedes escucharla aquí:

Etorkizuneko hilerria marraztu dugu

Antzuolako herritarrek urte t’erdiko lanaren ondoren, etorkizuneko hilerria nolakoa nahi duten irudikatu dute. Olaranen aurkeztu dugu txostena, eta egindako lana ospatzeko aukera izan dugu. Ideia oso interesgarriak bildu dira, benetan ere. Txostena eskuratu nahi izanez gero, idatzi hilartebizi@nererkiaga.eus helbidera Paperean irakurri nahi duenak, Antzuolako Udal Liburutegian eskuragarri du.  

Hil Arte Bizik tailerren hirugarren ikasturtea!

Lazkaon, Ezkion eta Legazpin eskainiko ditugu Hil Arte Bizi tailerrak udazken honetan. Heriotzaren aurrean ahalduntzeko tailerrak egitea, eta jarraitzea, posible izango ote zen ikusteko zegoen egitasmo hau abiatzerakoan. Heriotza hitza erabili beharrak berak “promoziorako” erraztasunik ematen ez duenean!. Zenbatetan, gai potolo honekin lagundu nahian, gomendatu dutenak heriotza hitza ordez “bizitzaren amaiera”, “gure bizitzarako erabaki funtsezkoak” … Read more

Magala irratsaioan, Ekhiñe Zapiainekin

Luze jardun dugu heriotzaz. Ekhiñek asko daki gai honi buruz, eta sentsibilitate bereziz bideratu du elkarrizketa. Bost gairi heldu diogu: – Heriotzari beldurra – Beldurraren eraginak, herritarrengan eta komunitateengan – Herritar moduan ezagutu beharreko kontu praktikoak – Osasungintzan ditugun eskubideak: pazientearen autonomia, zaintza aringarriak, eutanasia,… – Gure legatua HEMEN entzun daiteke.  

Etorkizuneko hilerria irudikatzeko gogoeta bukatu dugu

Antzuolan 2023ko udaberritik gabiltza etorkizuneko hilerriaren inguruan gogoeta parte hartzailea egiten, eta hainbat elkarrizketa, bilera eta tailer egin ondoren, udaberrian bukatu dugu prozesua. Adin ezberdinetako herritarrek parte hartu dute, eta ederra izan da beraien jarrera, hasi txikienetatik, 3 urteko herritarrak, helduenetaraino. Beraiek izan dira prozesu honetako benetako egileak! Jasotako ideia guztiak txosten batean bildu eta … Read more