Mikel Idoate: “Heriotza gertatzean, zuek aukeratutako hileta enpresara deitu. Bertatik kudeatuko dute asegurua”

Hileta aseguruen inguruan hitz egin dugu, OCUk horrelako asegururik ez egitea gomendatu baitu.

Eta Izarra Tanatorioko Mikel Idoate elkarrizketatu dugu, hileta enpresek aseguruekin lana nola egiten duten ezagutzeko. Bere aholkua: “Heriotza gertatzen denean, norberak aukeratutako hileta enpresari deitu. Berak egingo ditu bitartekaritza lanak aseguruarekin”.

OCUk, Espainiako kontsumitzaileen elkarteak egindako azterketaren ondorioa argia da: hileta aseguruarekin bikoitza edo hirukoitza ordaintzen bukatu dezakegu. Eta norbere hileta guk ordainduta uzteko beste modu batzuk badaude.

Gehiago jakiteko:

Hil Arte Bizi Elkarrizketak plataforma hauetan entzun ditzakezu:
Ivoox, Apple Podcasts, Podbean, eta Youtube Studion.

Elkarrizketa berria argitaratzen denean whatsapp edo telegramen jasotzeko, eman izena Hil Arte Bizi kanaletan:
Whatsapp kanala
Telegram kanala

Hil Arte Bizi

nererkiaga.eus

Modu eroso batean heriotzaren aurrean gure era zein den argitu eta gure erabakiak finkatu ditzakegula sinetsita hasi dugu Hil Arte Bizi egitasmoa. Herritarrentzat tailerrak eskainiaz eman diogu hasiera, hamabi kideko taldeak osatu eta 8 tailerretako bidean elkarrekin ikasi eta heriotzaren beldurrari zati bat kentzeko asmoz.

Gaia erraza ez dela izango jakinda ere, eta tailerrak emateko gutxieneko taldea sortuko ote den zalantza eta guzti, Lekeitioko Udalak, Elizondoko Udalak, Antzuolako Udalak eta Berriatuko Udalak onartu dute Hil Arte Bizi tailerrak herrian antolatzea.

…Eta esperientzia oso ona izan da, eta tailerretako kideen iritziak aurrera jarraitzeko motorra izan dira.