Igone Etxebarria: “Heriotzaren inguruko ohiturak auzolanarekin lotuta daude”


Bediara jo dugu eta Igone Etxebarriarekin batu gara. Heriotzaren inguruko ohituren inguruan jardun dugu, eta heriotzak sortzen duen minaren inguruan auzoak – komunitateak – eman dezakeen laguntza eta babesa partekatu digu. Heriotzaren inguruan zaintzaileengan sortzen diren erruduntasunekin kontuz izan behar dela gogoratu dugu.

❤️Eta ama Angelita, aita Jazinto eta amama Mari ere omendu ditugu.

Argazkia: Labayru.

Elkarrizketan aipatutako Euskal Herriko heriotza ohituren inguruko lan biak hauek dira.

—-
Hil Arte Bizi elkarrizketa guztiak, hemen.

Hil Arte Bizi Elkarrizketak plataforma hauetan entzun ditzakezu:
Ivoox, Apple Podcasts, Podbean, eta Youtube Studion.

Elkarrizketa berria argitaratzen denean whatsapp edo telegramen jasotzeko, eman izena Hil Arte Bizi kanaletan:
Whatsapp kanala
Telegram kanala

Joseba Ibañez: “No eches el último polvo en cualquier sitio”


Escúchalo aquí

Joseba Ibañez ha creado Ibaola Harriak, un cementerio ateo en el que cualquier persona o grupo puede dejar sus cenizas, en un lugar hermoso rodeado de viñedos, del municipio de Eskuernaga/Villabuena de Álava.

Hemos hablado sobre los cementerios, la cultura de echar las cenizas en la naturaleza, y la necesidad de crear un lugar  específico para cenizas integrado en la naturaleza.

Más información:

—-
Todas las entrevistas Hil Arte Bizi

Puedes escuchar las entrevistas Hil Arte Bizi en estas plataformas:
Apple Podcasts, Podbean, Ivoox y Youtube Studio.

O también puedes darte de alta en los canales Hil Arte Bizi de whatsapp o de telegram para conocer la última entrevista:
Whatsapp kanala
Telegram kanala

Julen Etxegarai: “Gure gurasoek beraien hileta zortzi aldiz ordainduta utzi zuten”


Entzun hemen

Julen Etxegaraik beraien amaren hiletan aseguruarekin izandako arazoak azaldu dizkigu, besteontzat lagungarri izateko asmoz eta inork berriro horrelakorik ez dezan bizi.

Elkarrizketa honen muinean beraien ama Isabel Ibáñez omendu dugu. Isabel Leongo Mansilla de las Mulasen jaio zen eta 2021ean hil zen 81 urterekin.

Hiletak garrantzitsuak diren arren, eta horiek gaizki egiteak sortzen duen min guztiarekin, izandako arazo hauek ez dute itzali beraien ama Isabelen indarra eta bere bizitzan egin zituenak.

Julenek aipatu dituen artean:

  • Ama hil zenean asegurura deitu eta hileta enpresa zein nahi zuten adierazi arren, beste enpresa bati esleitu zieten zerbitzua.
  • Intsistitu egin behar izan zuten herri erdian zegoen tanatorioan egiteko beila, herriko tontorrean zegoen tanatorioan egitea proposatzen ziotelako.
  • Makillajea, loreak, eskela, errautsen ontzia,… gaizki joan ziren. Errekordatorioan ere ama omentzeko beraiek nahi zuten argazkia jartzen ez zieten utzi.
  • Errautsak uzteko kolunbarioaren inguruko kudeaketa gaizki azaldu zien eta horren ondorioz hartutako erabakiengatik, azkenean gehiago ordaindu behar zutela adierazi zieten.
  • Faktura desglosaturik ez zuten lortu.
  • Eta erreklamazioak egiteko aseguruak eskainitako bidea erabili zutenean, beraiek atzetik ibili ondoren bakarrik lortu zuten erantzuna. Erantzuna ere mundiala izan zen.

Hileta aseguruen inguruan gehiago jakiteko, entzun aurreko Hil Arte Bizi elkarrizketa:

—-
Hil Arte Bizi elkarrizketa guztiak, hemen.

Hil Arte Bizi Elkarrizketak plataforma hauetan entzun ditzakezu:
Ivoox, Apple Podcasts, Podbean, eta Youtube Studion.

Elkarrizketa berria argitaratzen denean whatsapp edo telegramen jasotzeko, eman izena Hil Arte Bizi kanaletan:
Whatsapp kanala
Telegram kanala

Mikel Idoate: “Heriotza gertatzean, zuek aukeratutako hileta enpresara deitu. Bertatik kudeatuko dute asegurua”


Entzun hemen

Hileta aseguruen inguruan hitz egin dugu, OCUk horrelako asegururik ez egitea gomendatu baitu.

Eta Izarra Tanatorioko Mikel Idoate elkarrizketatu dugu, hileta enpresek aseguruekin lana nola egiten duten ezagutzeko. Bere aholkua: “Heriotza gertatzen denean, norberak aukeratutako hileta enpresari deitu. Berak egingo ditu bitartekaritza lanak aseguruarekin”.

OCUk, Espainiako kontsumitzaileen elkarteak egindako azterketaren ondorioa argia da: hileta aseguruarekin bikoitza edo hirukoitza ordaintzen bukatu dezakegu. Eta norbere hileta guk ordainduta uzteko beste modu batzuk badaude.

Gehiago jakiteko:

—-
Hil Arte Bizi elkarrizketa guztiak, hemen.

Hil Arte Bizi Elkarrizketak plataforma hauetan entzun ditzakezu:
Ivoox, Apple Podcasts, Podbean, eta Youtube Studion.

Elkarrizketa berria argitaratzen denean whatsapp edo telegramen jasotzeko, eman izena Hil Arte Bizi kanaletan:
Whatsapp kanala
Telegram kanala