Calaveritak, Hildako Handien Egunean

Calaverita - Joxe Luis Aldasoro

Joxe Luis Aldasorok egindako calaverita izan da opari eder-ederra.

Heriotzari buruz hitz egiteak ez duela heriotza erakartzen behin eta berriz gogoratu behar izaten dugu. Eta mexikarrek, umore handiz gogoratzen dute, urtero, hildako handien egunean, azaroaren 2an, elkarri calaverita literarioak oparituz.

Eskerrik asko bihotzez, Joxe Luis!!

 

 

Calaverita Literaria 2023ko azaroaren 2an

NERE

Nere no se daba cuenta
en su cotidiano vivir
que la Muerte estaba atenta
y que la obligaría a partir.

Quitada la pena andaba
feliz, simpática y brava.
Con sus amigas alardeaba
que ella a la Flaca tuteaba.

Por doquier un Taller organizaba
y a la Muerte analizaba
y así por tanto toma y daca
un día se le apareció la Calaca.

Fue en una charla en Motriko,
antes de que llegara el invierno,
que la Flaca la atrapó de un brinco
y se la llevó, rauda, al infierno.

De allá nos mandó un e-mail,
dice que la cosa no está tan mal,
que allá también tiene placeres
pero que quiere volver aquí con sus Talleres.

Pero que ya no serán Hil arte bizi,
como hasta ahora hacía
dejando a la vida vacía,
sino que se llamarían: Hil eta gero, Bizi.

 

Gure hildakoak omendu ditugu, Hildako Handien Egunean

Hildakoen aldarea

Tailerrean izan dugun euskal-mexikar kideak proposatuta eta antolatuta, azaroaren 2ko tailerrean Hildako Handien Eguna ospatu dugu. Hildakoen aldarea osatu dugu, Mexikon jartzen dituzten apaindura eta loreekin, kandelekin, gure hildakoen argazkiekin, eta beraiei gustatzen zitzaien janari eta edariekin.

Tailerra bukatutakoan Mexikon bizidunei egun horretan idazten zaien “calaveritak” partekatu, Pedro Paramo eleberriaren zatiak irakurri, eta gure hildakoak maitasun osoz omendu ditugu. Beraien gustukoak ziren ardo, salazoidun antxoak, txistorra, gazta, txokolate, Bergarako erreileno, eta beste hainbat gauza goxo jan eta edan ditugu. Mezcala ere bai, noski!

Eskerrik asko Joxe Luisi, agurren inguruko tailerra hain praktikoa egin eta hil diren gure maiteei horrelako omenaldi ederra egin ahal izatearren.