Heriotza unibertsala den arren, badu genero ikuspegia. Historian zehar emakumeak izan dira jaiotza eta heriotza prozesuetan lagundu dutenak, eta besteen artean erizaintza eta zaintza aringarriak sortu dituztenak; gaur egun zaintzaren karga handiena beraiek daramate; eta heriotzaren aurrean ere hobeto kokatzeko jakinmin handiagoa eta beldur gutxiago erakusten dute.
Tolosako Andragoran elkartu naiz 12 emakume ederrekin. Zortzi tailerretan zehar heriotzaren inguruko gaiak landu eta elkarrekin ikasteko aukera izan dugu. “Agur On” karpeta osatzeko oinarriak jarrita eta aurretiazko borondateen dokumentua erregistrora bidalita bukatu dugu.
Parte hartze dinamiken bidez egindako tailerrak dira. Nik lurra jarri eta beste guztia elkarren artean egiten dugula bizi dut. Denon artean sortutako bidea egin dugula, heriotzaren jakindurian.
Hemen jasotako iritzi batzuk:
- “Oso onak izan dira. Gaia oso zaila da eta oso ondo eraman dut. Metodologia oso ona iruditu zait. Heriotzari buruz hitz egiten eta gaia lantzen egon eta gero, nahiko alai atera naiz.”
- “Muy bien. Un placer poder compartir con otras mujeres este tema, “la muerte”. Lo he vivido super bien, incluso con mucha alegría y tranquilidad.”
- “Me han parecido muy bien. La metodología usada es muy buena, un poco de falta de tiempo para los contenidos y la participación. Nere muy buena comunicadora.”
- “Niretzat oso baliagarriak izan dira. Gaia bera ez da erraza eta tailerrak ondo etorri zaizkit beste begirada bat izaten hasteko gai horrekiko. Nere dinamizatzailea, oso ona iruditu zait. Teknika eta era desberdinak erabili ditu gai desberdinak aztertuaz. Nik denbora gehiago eskainiko nioke. Mila esker!”
- “Los talleres crean un espacio para reflexionar sobre el tema de la muerte en un ambiente relajado. Me han parecido muy interesantes ya que abordan el tema desde diferentes perspectivas de manera que ayudan a llegar a diferentes conclusiones personales a lo largo del curso. Por otra parte, me han parecido muy útil de cara a conocer los recursos existentes hoy en día y el cómo utilizarlos.”
