ZAHARREN EGOITZETARAKO SAIOAK

Zahar-etxeetarako saioak
Zer?

Zaharren egoitzetan heriotza etengabe ematen den gaia da baina hala ere isiltasunaren azpian ezkutatuta bizitzen da. Isiltasunak beldur eta deshumanizazio gehiago sortzen ditu, eta heriotzari buruz askatasunez hitz egin ahal izateko giroa sortzeak pertsonok heriotzari aurre egiteko berez ditugun baliabideak aktibatzen laguntzen du.

Hainbat tailer eta saioen bidez, erakunde moduan heriotzari begira dugun potentziala eta erantzukizunak ezagutu eta komunitate mailan hartu ditzakegun erabakiak argituko ditugu.

Nola?

Egoitza bakoitzaren ezaugarrietara egokituko da prozesua, tokian tokiko egoera kontutan izanda. Orokorrean, zaharren egoitzako zuzendaritza eta langile taldearekin egindako 4 tailerretako ibilbidearen bidez, heriotzari buruz ditugun beldurrak deseraikitzen hasi eta komunitatean erantzukizunez hobeto jarduteko gure esku dauden ekintzak identifikatzen joango gara.

Lehen pausu hau emanda, nahi duten egoiliar zein familiekin heriotzaren gaia lantzeko saio ezberdinak egiteko aukera eskainiko da.

Zer lortuko dugu?

– Heriotzari buruz norbere gogoeta egin eta partekatzea (modu zainduan).
– Egoitzak gai hau modu naturalago batean bizitzen laguntzeko duen potentziala ikusi eta egungo egoera nola hobetu daitekeen zehaztea.
– Alor honetan hartu daitezkeen erabaki praktikoak identifikatzea.

Noiz ez da tailer edo saio hauek egitea komeni?

– Egoitzako lan taldeak tailer hauek egitea gainkarga gisa biziko baditu. Beharrezkoa izango litzateke lan-antolaketa egoki bat.
Komunitatean ohiz kanpoko dolu bat bizi denean (espero gabea, istripua, sufrimendu handikoa…) Hil Arte Bizi saiorik egitea ez da egokia. Garai hori gogoetatzeko ez, dolua lantzeko garaia da, komunitateak dituen baliabideak aktibatuz, eta behar izanez gero, kanpoko laguntza eskatuta.